Alex (e)k Barne zerbitzuak puntuatu du: 5 izar

Barne zerbitzuak, Katixa Agirre
1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila …
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila …
Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gidoigilea ere badela. Eta bai... aitortzen dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean.
Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere. Hori ere ekarpen garrantzitsua da.
Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): "Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean /…/) Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nuen Luis Alavaren historia ezagutzen.
Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko …
Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gidoigilea ere badela. Eta bai... aitortzen dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean.
Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere. Hori ere ekarpen garrantzitsua da.
Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): "Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean /…/) Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nuen Luis Alavaren historia ezagutzen.
Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko ageri dira hari buruz (ez soilik Companys bahitu eta espainaratu egin zuela). Antza denez, bere ondorengo bat harekin lotsatu eta aieratu egin zituen bere azpilan guztiak.
Bi baliabide literario interesgarri: (a) Jelkideen halako konformismoa (ez da hitz egokia, baina ez zait hoberik okurritu) adierazten duen esaldia errepikatu egiten da hainbat kapitulutan: “Jainkoak hala nahi izan du”. (b) Narratzailearen papera ere interesgarria da, baita irakurleekin nolako konplizidadea ehuntzen duen ere: harek eta guk badakigu zer gertatuko den baina ezin diegu protagonistei esan, historiak bere bidea egin behar baitu.
Liburua amaitzear, bilaketa bat edo beste egin dut, historia eta fikzioa bereiztu nahian: Josu Chueca irakaslearen hitzaldi pare bat aurkitu dut. Hau adibidez: youtu.be/wQeXSJ0gnNA?si=wQyXgiM0tEmojKlh Iruditu zait historiaren (memoriaren) eta fikzioaren arteko tirabira hori oso ondo kudeatuta dagoela… Gehienetan Katixak ohartarazten du litekeena dela hori horrela gertatu ez izana. Harritu nau esate baterako, sareari buruzko “txostena benetakoa dela jakitea (nahiz eta liburuan euskaratua agertu, jakina).
Liburua irakurri bitartean beste bi istorio etorri zaizkit burura behin baino gehiagotan: Comète sarea (uste dut "Mugaldekoak" seriea Primeran plataforman ikus daitekeela) eta Orkestra Gorria (Gilles Perraultek bikainki kontatzen du "La Orquesta Roja" liburuan).
Azken bi apunteak: - Liburuaren Ybarnegarai diputatu zuberotarraren aipu bat ageri da: “Frantziako eskualdunak Francoren eskualdunekin gira!". Katixak liburuaren aurkezpenean kontatu zuen Gurs-eko kontzentrazio-esparrua hasiera batean errefuxiatu-kanpamentua izan behar zela eta Ospitalepe herrian lurretan eraiki nahi zutela. Ez zuten lortu, bertako agintarien kontrako jarreragatik. Horregatik egin zuten Pau-tik gertu. - Beste bitxikeria bat ere kontatu zuen. Ane Igartiburu Verdes familiaren ondorengoa dela ;-)
Jakinek Marina Garces filosofoaren bi lan argitaratu ditu liburu bakar batean: "Ilustrazio erradikal berria" eta "Promesaren denbora". Biak ditut gaztelaniaz irakurrita baina ez zait inportako euskaraz ere irakurtzea. Are gehiago, egun hauek baliatu ditut "Nova il·lustració radical" liburua katalaneraz entzuteko, audioliburu formatuan (eliburutegia-n eskura daiteke).
Gauza asko esaten ditu eta, ziur aski, bakoitzak irakurketa propio bat egiteko aukera ematen du liburuak. Nire apunteak labur-labur:
Inguruan anti-ilustrazioa eta autoritarismoa nagusitzen ari da. Anti-ilustrazioa ez da egoera bat, gerra bat da.
Dena dakigu, baina ezin dugu ezer egin. Analfabetismo ilustratua deitzen dio horri. Ezin dugu dena irakurri, ezin dugu dena ikasi.. hortaz pentsamendu enkapsulatuak kontsumitzen ditugu. Adimen delegatuaren ideia ere aipaten du: gizon-emakume ergelak mundu adimendun batean.
Subjektibitate interpasiboa (interpasibitatea) kontzeptua ekartzen du..... Film bat ordenadorean deskargatzen dugunean bezala... han dugunez, ez dugu ikusi beharrik sentitzen. Edo liburu baten orrialde interesgarriak fotokopiatzen ditugunean bezala... fotokopietan dugunez, ez da beharrezkoa han dauden ideiak …
Jakinek Marina Garces filosofoaren bi lan argitaratu ditu liburu bakar batean: "Ilustrazio erradikal berria" eta "Promesaren denbora". Biak ditut gaztelaniaz irakurrita baina ez zait inportako euskaraz ere irakurtzea. Are gehiago, egun hauek baliatu ditut "Nova il·lustració radical" liburua katalaneraz entzuteko, audioliburu formatuan (eliburutegia-n eskura daiteke).
Gauza asko esaten ditu eta, ziur aski, bakoitzak irakurketa propio bat egiteko aukera ematen du liburuak. Nire apunteak labur-labur:
Inguruan anti-ilustrazioa eta autoritarismoa nagusitzen ari da. Anti-ilustrazioa ez da egoera bat, gerra bat da.
Dena dakigu, baina ezin dugu ezer egin. Analfabetismo ilustratua deitzen dio horri. Ezin dugu dena irakurri, ezin dugu dena ikasi.. hortaz pentsamendu enkapsulatuak kontsumitzen ditugu. Adimen delegatuaren ideia ere aipaten du: gizon-emakume ergelak mundu adimendun batean.
Subjektibitate interpasiboa (interpasibitatea) kontzeptua ekartzen du..... Film bat ordenadorean deskargatzen dugunean bezala... han dugunez, ez dugu ikusi beharrik sentitzen. Edo liburu baten orrialde interesgarriak fotokopiatzen ditugunean bezala... fotokopietan dugunez, ez da beharrezkoa han dauden ideiak geureganatzea.
Bi ideia oso potente:
Denbora postumoan bizi gara. Ez dago etorkizunik. NOIZ ARTE? da gure buruari egiten diogun galera: noiz arte egongo dira pentsioak, noiz arte iraungo du planetak, noiz arte... ? Ez dago ortzemuga emantzipatzailerik. Egoera honetan erresistitzea iraultzailea da. Kontua ez da etorkizun hobe baten alde lan egitea, baizik eta gauden lekua ahalik eta hoberena izan dadila lan egitea. Zaintza iraultzailea da.
Horren aurrean Erradikaltasun Ilustratua defendatzen du. Pentsamendu kritikoa. Galdera aldatzen da: NORAINO. Noraino erabili ahal dugu adimen artifiziala, kalte egin gabe? Noraino erabili ahal ditugu eolikoak, ingurumena ahaliik eta gutxien kaltetzeko.
Bost hipotesi humanitate berria.
Ez da egia humanitateen inguruko interesa galdu dela. Sistemak "humanitateak" "bahitu" eta bere modura moldatu ditu.
Jakintza = Boterea lotura egiten dugu, Jakintza = Emantzipazioa lotura egin beharrean
Beharrezkoa da jakintzaren dekolonizazioa. Unibertsala geu garela pentsatzeari utzi, unibertsal erreziprokoak sortzeko.
Natura-kultura kontinuitate bezala ulertu behar dugu, ez dikotomia gisa
Etorkizuna galdu dugu, baina ezin dugu denbora galtzen jarraitu
Esandakoa! Euskaraz ere irakurtzeko prest!
Urte urdin ihesak. Lizardiren poema batetik ateratako bertso bat omen da. Malenkonia dario... urte urdinak, alaiak, zoriontsuak... Txiliku erreferentziaz ezagutzen nuen, baina besterik ez. Banekien haur literatura egin ohi zuela baina ez "nagusientzako" nobelarik. Gustatu zait bere idazkera: jatorra, aberatsa eta ahozkotasunetik oso-oso gertukoa.
Ez dakit benetan nobela bat den, edo istorio bilduma, edo barruan istorio bilduma duen nobela bat. Hori ere gustatu zait: istorio bat beste istorio baten barruan... edo istorio bat, istorio baten barruan dagoen istorioan txertatua ;-). Aiako Jose Frantzizko Tejeriaren istorioa Euskal Gaizkileak podcastetik ezagutzen nuen. Ilusioa egin dit liburuan ikusteak (Nire buruarentzako oharra: agian merezi du podcast horiei beste buelta bat ematea).
Protagonistarekin gustura. Jubilatu berri, unibertsitatera joaten hasten da. Oraindik urte batzuk falta ditut jubilaziorako eta ez dut normalean horretan pentsatzen, baina... ze demontre! Nik ere beste horrebeste egingo nuke! Horrez gain, ama lagundu eta amaren istorioak entzun. Badira hainbat urte ama hil zela …
Urte urdin ihesak. Lizardiren poema batetik ateratako bertso bat omen da. Malenkonia dario... urte urdinak, alaiak, zoriontsuak... Txiliku erreferentziaz ezagutzen nuen, baina besterik ez. Banekien haur literatura egin ohi zuela baina ez "nagusientzako" nobelarik. Gustatu zait bere idazkera: jatorra, aberatsa eta ahozkotasunetik oso-oso gertukoa.
Ez dakit benetan nobela bat den, edo istorio bilduma, edo barruan istorio bilduma duen nobela bat. Hori ere gustatu zait: istorio bat beste istorio baten barruan... edo istorio bat, istorio baten barruan dagoen istorioan txertatua ;-). Aiako Jose Frantzizko Tejeriaren istorioa Euskal Gaizkileak podcastetik ezagutzen nuen. Ilusioa egin dit liburuan ikusteak (Nire buruarentzako oharra: agian merezi du podcast horiei beste buelta bat ematea).
Protagonistarekin gustura. Jubilatu berri, unibertsitatera joaten hasten da. Oraindik urte batzuk falta ditut jubilaziorako eta ez dut normalean horretan pentsatzen, baina... ze demontre! Nik ere beste horrebeste egingo nuke! Horrez gain, ama lagundu eta amaren istorioak entzun. Badira hainbat urte ama hil zela eta azken urteetan ez zuen burua ondo. Hori galdu nuen: bere istorioak haur-gaztetan baino arreta handixeagorekin entzuteko aukera. Badut horren damurik!
Gustatu zait protagonista logofiloen txokoa sortu eta hitzen doinuez hitz egiten duteneko pasartea. Doinuaren baitan dago muina. Erre eta te-zetak hitz gogorren adierazle dira euskaraz: eloRRRdi, aranTTTZZZa. Bere baitan dute laztasuna... "Espino"-ak ordea, non du arantza?

Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, …
Joyce irakurtzea eginkizun konplexua dela diote. Hau omen da bere libururik errazena. Eskerrak ;-) eliburutegian eskuratu nuen bi formatutan: epub eta audioliburua. Oso itzulpen ona iruditu zait. Audizioa ere primerakoa...
Ez dakit gaur egun terminologia hori erabiltzen ote den... baina garai batean literatura kostumbrista deitzen zen estilo horren ildokoa da liburua. Helburua ez da istorioak kontatzea, baizik eta "giro" bat transmititzea... "bizimodu bat", "garai eta leku bateko gizartearen taupada". Libururaren azalak berak helburu hori lortzen du neurri batean.
Wikipedia lagungarria egin zait. Ipuinez ipuin ageri da liburuaren berri. Lagungarria da. Gainera euskaraz! :-)

As globalisation continues languages are disappearing faster than ever, leaving our planet's linguistic diversity leaping towards extinction. The science of …
Ingelesezko testua nuen irakurtzeko markatuta, baina gaztelaniazko itzulpena argitaratu berri dut: No Hablaras. Imperio, identidad y la politica del lenguaje. Aukera baliatu dut gaztelaniaz irakurtzeko.
Aspaldian irakurri nuen beste liburu bat ekarri dit gogora: "Aquí se habla", Mark Abley-rena. Estilo bera dute biek. Lan dibulgatiboa, zientifikoa, ondo dokumentatua, baina arina, gustura irakurtzeko modukoa. Nola lortzen dute? Idazkera egokitu egiten dute, kronika periodistikoaren estilora hurbiltzeko; kapitulu bakoitza istorio batekin hasi; protagonistei garrantzia eman eta haien buruan sartu (zer pentsatzen zuten, euren motibazioak...) Kontua ez da den-dena jaso zen moduan azaltzea, baizik eta istorio partzialen bidez, historiaren ikuspegi osoa ematea.
Hainbat hizkuntzen prozesuak deskribatzen ditu, gertukoak eta urrunak... baina den-denak pentsatu baino ezezagunagoak. Horietako hiru sakontasunez aztertzen ditu (Galesera, hawaiiera, txinako kantonera) eta besteok... transizio moduan, afrikanerrera, esperantoa, hebreera., yidia
Apunte batzuk (bitxikeriak):

Iruditu zait hizkuntzaren eta boterearen arteko loturak dezente ondo aztertzen dituela,
Bat
Hankasartze bat: liburua liburutegian hartu nuen, gaztelaniaz. Amaierara arte ez dut jakin euskarazko bertsioa zuenik. Bikaina da Astiberri argitaletxea. Komikigintza lantzen du bereziki, eta asko zaintzen ditu bere liburuak.
Bi
Irlandako oporraldiaren orpotik hasitako liburua da. Ohiko galdera turistei: Joyce ezagutzen duzue? "Ulises" irakurri duzue?. Ohiko erantzuna: Bai, nork ez du Joyce ezagutzen? Ez, benetan inork irakurri al du "Ulises"? Nik ere ez. Liburu zaila omen da, tolestura asko dituena... Esan ohi da "Dublindarrak" liburu egokiagoa dela Joyce ezagutzen hasteko.
Hiru
Berezia pertsonajea! Mozkortia, harroputz samarra, polifazetikoa... Osasunez asko sufritu zuen, maiteminez ez horrenbeste... Liburuan (Irlandako eta Europako) historiako hainbat pasarteez gain, eta Joyceren "geniokeriez" gain, bere lan literarioen gorabeherak kontatzen ditu: Dublindarrak zeinek argitaratu topatzeko gorabeherak eta "Ulises liburuak jaso zituen debekuak... Baita "work in progress" liburuaren izenburuaz" ;-)
Lau
Aipu polit bat... bidaiatzea gustukoa ez zuelako bisitan joaten ez zitzaion lagun bati idatzi zion gutunetik aterata: "Viajar …
Bat
Hankasartze bat: liburua liburutegian hartu nuen, gaztelaniaz. Amaierara arte ez dut jakin euskarazko bertsioa zuenik. Bikaina da Astiberri argitaletxea. Komikigintza lantzen du bereziki, eta asko zaintzen ditu bere liburuak.
Bi
Irlandako oporraldiaren orpotik hasitako liburua da. Ohiko galdera turistei: Joyce ezagutzen duzue? "Ulises" irakurri duzue?. Ohiko erantzuna: Bai, nork ez du Joyce ezagutzen? Ez, benetan inork irakurri al du "Ulises"? Nik ere ez. Liburu zaila omen da, tolestura asko dituena... Esan ohi da "Dublindarrak" liburu egokiagoa dela Joyce ezagutzen hasteko.
Hiru
Berezia pertsonajea! Mozkortia, harroputz samarra, polifazetikoa... Osasunez asko sufritu zuen, maiteminez ez horrenbeste... Liburuan (Irlandako eta Europako) historiako hainbat pasarteez gain, eta Joyceren "geniokeriez" gain, bere lan literarioen gorabeherak kontatzen ditu: Dublindarrak zeinek argitaratu topatzeko gorabeherak eta "Ulises liburuak jaso zituen debekuak... Baita "work in progress" liburuaren izenburuaz" ;-)
Lau
Aipu polit bat... bidaiatzea gustukoa ez zuelako bisitan joaten ez zitzaion lagun bati idatzi zion gutunetik aterata: "Viajar es fácil, sólo tienes que entrar en un vagón de tren, que suele estar detrás de la locomotora. Abre la puerta y entra con cuidado, acompañado de tu equipaje. Luego aparecerá un tipo con gorra, que te entregará un trozo de cartón a cambio de dinero. Si miras dicho cartón, veras una palabra impresa: Paris. Bien, ése es el nombre de la estación donde yo vivo. Siéntate antes de que el tren se ponga en marcha y ya está"
Egia esan, eskuartean nituen beste liburu batzuk utzi ditut, honi ekiteko. Espektatiba asko nituen: gehiegitxo ongi asetzeko ;-)
Kontua da ez dela “ofiziokoentzako” liburu bat. Teknikariok han eta hemen entzun, irakurri eta eztabaidatu ditugun gauzak agertzen dira bertan… den-denak txukun jarrita eta den-denak ondo ordenatuta. Liburu dibulgatiboa izan nahi du. Funtzio hori betetzen du? Egokia al da publiko orokorrarentzat? Ez dakit zer esan… agian informazio gehiegi… baina aitortu behar da oso-oso ongi egituratua dagoela.
Baina ez pentsa… teknikariontzat ere gauza interesgarri ugari.
Gustatu zait eskema.
- Hiru aro: ordezkapena, indarberritzea, geldotzea.
- Hiru ardatz: gaitasuna, erabilera, atxikimendua.
- Hiru prozesu: hizkuntza–bilakaera, sozializazioa eta aldaketa demografikoa.
- Arnasguneak eta nagusitasun-eremuak.
- Etorkizunerako gakoak
Eskema horren baitan ere informazioa oso ondo dago egituratua: soil-soilik atal bakoitzaren barruan dauden izenburuak edo atalburuak irakurrita ikus indizea, nahikoa da ideia orokor bat egiteko. Hori gutxi balitz, kapitulu bakoitzaren amaieran ideia nagusiak ageri dira laburtuta.
Apunte …

Apunte batzuk (kontuz spoiler)
Liburuaren hainbat aurkezpena egin da han eta hemen. Gehienetan nirea baino asko sintesi hobeak argitaratu dira. Berrian, esate baterako, oso sintesi interesgarria argitaratu zuten. Hemen: www.berria.eus/euskal-herria/esnatu-ala-hil_2146527_102.html

Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea. Ez dira garairik distiratsuenak. Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea, …
Hau ere Irlandako oporren harira irakurri dut. Egia esan, kasualitatez iritsi nintzen liburu horretara. Thriller moduko bat bilatzen ari nintzen, Irlandan kokatua, eta hau topatu nuen, Irlandako historioari eta kulturari buruzko erreferentziaz josita. Agian erreferentzia gehiegi…
Istorioa Irlandako herri txiki batean geratatzen da. Historialari baten ikerketaren arabera, gerra zibilean hildako herriko heroiaren historia ez da denek uste dutena. Gainera, herrian bertan apaiz gazte bat desagertu da... Nobela beltza eta detektibeen istorioak maite dituen irakurketa-klub txiki bat dago herrian. Lehenagotik ere, benetako kasuak ikertzen jardun izan dute.
Chesus Yusteari buruzko erreferentziak begiratu dudanean... sorpresa! Politikoa da, idazlea izateaz gain. Alderdi aragonistaren diputatua izandakoa da eta Irlandarekiko maitasun moduko bat duela nabari da (agian obsesioa esan nezake). Badu halako liburu gehiago, eta blog bat elikatzen du, Irlandako gaiak lantzen dituena: innisfree1916.wordpress.com/
Liburua ez dago gaizki. Istorioa, neurri batean, aitzakia da bertako historia eta kultura ezagutzera emateko. Helburu hori ederki betetzen du. Argumentoa …
Hau ere Irlandako oporren harira irakurri dut. Egia esan, kasualitatez iritsi nintzen liburu horretara. Thriller moduko bat bilatzen ari nintzen, Irlandan kokatua, eta hau topatu nuen, Irlandako historioari eta kulturari buruzko erreferentziaz josita. Agian erreferentzia gehiegi…
Istorioa Irlandako herri txiki batean geratatzen da. Historialari baten ikerketaren arabera, gerra zibilean hildako herriko heroiaren historia ez da denek uste dutena. Gainera, herrian bertan apaiz gazte bat desagertu da... Nobela beltza eta detektibeen istorioak maite dituen irakurketa-klub txiki bat dago herrian. Lehenagotik ere, benetako kasuak ikertzen jardun izan dute.
Chesus Yusteari buruzko erreferentziak begiratu dudanean... sorpresa! Politikoa da, idazlea izateaz gain. Alderdi aragonistaren diputatua izandakoa da eta Irlandarekiko maitasun moduko bat duela nabari da (agian obsesioa esan nezake). Badu halako liburu gehiago, eta blog bat elikatzen du, Irlandako gaiak lantzen dituena: innisfree1916.wordpress.com/
Liburua ez dago gaizki. Istorioa, neurri batean, aitzakia da bertako historia eta kultura ezagutzera emateko. Helburu hori ederki betetzen du. Argumentoa ondo eraikia dago, baina bada apurtxo bat prebisiblea.
Astebete eman dugu oporretan Irlanda. Liburua horregatik aukeratu nuen. Bertara joateko asmorik baduzue oso gida interesgarria izan daiteke (baina ez bakarra).
(a) Historia. Irlandako historia lantzen du labur-labur: zelten eta normandoen garaia; Armada Invencibleren porrota, irlandarrak laguntzera joan zenean; irlandar pobreen (eta katolikoen) zapalkuntza; Pazkoako altxamendua eta geroko gerra; irla bi zatietan nola zatitu zen eta geroko gerra zibila…Agian komeni da beste erreferentzia batzuk izatea, historiaz sakontzeko. Nik neuk “El Abrazo del Oso” podcastaren 2 kapitulu erabili ditut horretarako (5 ordu kasik). Oso didaktikoak iruditu zaizkit.
(b) Literatura. Zenbat nobel sari irabazi dute idazle irlandarrek? 4 bat? Horretaz ere luze jardun du liburuan. Irlandak bere idazleak maite ditu. Baten bat nabarmentzekotan 3 aipatuko nituzte nik: Yeats, James Joyce eta Brendan Behan. Yeats-i buruz ezer gutxi nekien, Joseba Sarrionandiak itzulitako poema batzuk besterik ez. Susak badu poema-bilduma bat euskaratua. Pendienteen zerrenda sartu dut. James Joyceren Ulises liburuari buruz broman egin ohi …
Astebete eman dugu oporretan Irlanda. Liburua horregatik aukeratu nuen. Bertara joateko asmorik baduzue oso gida interesgarria izan daiteke (baina ez bakarra).
(a) Historia. Irlandako historia lantzen du labur-labur: zelten eta normandoen garaia; Armada Invencibleren porrota, irlandarrak laguntzera joan zenean; irlandar pobreen (eta katolikoen) zapalkuntza; Pazkoako altxamendua eta geroko gerra; irla bi zatietan nola zatitu zen eta geroko gerra zibila…Agian komeni da beste erreferentzia batzuk izatea, historiaz sakontzeko. Nik neuk “El Abrazo del Oso” podcastaren 2 kapitulu erabili ditut horretarako (5 ordu kasik). Oso didaktikoak iruditu zaizkit.
(b) Literatura. Zenbat nobel sari irabazi dute idazle irlandarrek? 4 bat? Horretaz ere luze jardun du liburuan. Irlandak bere idazleak maite ditu. Baten bat nabarmentzekotan 3 aipatuko nituzte nik: Yeats, James Joyce eta Brendan Behan. Yeats-i buruz ezer gutxi nekien, Joseba Sarrionandiak itzulitako poema batzuk besterik ez. Susak badu poema-bilduma bat euskaratua. Pendienteen zerrenda sartu dut. James Joyceren Ulises liburuari buruz broman egin ohi dira: Quijoterekin bezala gertatzen omen da; denek ezagutzen dute baina inortxok ez du irakurri ;-). Neu ere ez naiz Ulises-ekin nimatuko, baina Dublindarrak irakurtzeko asmoa badut (hori ere euskaraz dago). Brendan Behan, azkenik, figura bat da… “Mi Isla” irakurri nahi nuen joan aurretik baina ez nuen alerik lortu. Revertek parrafo batzuk ekarri ditu bere liburura eta gustura. Horren ordez Txalapartak argitaratu zuen “Confesiones de un Rebelde Irlandés” irakurtzen ari naiz tarteka.
(c) Musika. Izenburuak ondo adierazten duen bezala, musika zentrala da liburuan. Kapitulu bakoitzean 1-2 kantu aurkezten ditu, kapitulu horretan lantzen den gaiari lotuta (gehienak kantu tradizionalak). Erreproduzio-zerrenda bat egiten hasi nintzen youtuben baina ez nuen amaitu. Horren ordez, nahi beste zerrenda bilatu daiteke sarean. Horiekin ibili naiz egun hauetan. Egia da kontatzen dena: Irlandan musika nonnahi dago: kalean eta pubetan batez ere. Gozatu dut Irlandako musikarekin. Horretan sakontzeko gogoa piztu zait. Hiru aurkikuntza aipatuko nituzke: diska bat (Chieftains taldearen “The Long Black Veil”) ;musika-talde bat (Amble) eta liburu bat (nothing compares to you, Sinead O’Connor abeslariari buruz, aeroportuan eskuratu nuen).
Irlandari buruz oso irudi malankonikoa nuen. Badu halako zerbait baina bizipoza ere nonnahi ikusten da. Gozatu dut Irlandan.
Ona. Erraz irakurtzen da.
“Surfa eta borroka” da atal baten izenburua. Ondo laburtzen du liburua. Igoal hobetu zitekeen: “Surfa bai, borroka ere bai”. Haritz Larrañaga surflaria da eta surfari buruzko artikuluak idazten ditu GARA egunkarian.
Apunte batzuk: - Surfari buruzko azalpenak ez zaizkit astunak egin. Interesgarria egin zait. - Nerabe eta gazte garaiak ekarri dizkit gogora. Gertaera batzuk erabat identifikarriak. Batzuk oso gertukoak. -Ondo azaltzen du 80 hamarkadako testuinguru soziopolitikoa: borroka, kalea, kartzela… - Musika ere oso ezaguna egin zait: Heavy, Punk, Abril en Managua…
Oso gustura irakurri dut.