Alex (e)k Amorante frantsesa puntuatu du: 4 izar

Amorante frantsesa, Miren Agur Meabe
“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Arrakasta! Alex(e)k 20 liburutik 26 irakurri ditu.

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …
Amorante Frantsesa Poesia eta prosa ezberdinak bai Baina ez errotik Nobela bat irakur daiteke poema baten moduan? Bai …prosa lirikoa (esango lukete adituek) Poema bat irakur daiteke nobela baten moduan? Baiki … zer ziren, bada, gure balada zaharrak (Bereterretxe, Markesaren alaba…) Amorante Frantsesa nola irakurri?
Ni neu saltoka ibili naiz: orain nobela, orain poema… Esperimento interesgarria iruditzen zait eta zapore ona uzten du. Irakurtzera animatzen bazarete, gomendio bat: entzun, aldez aurretik, Miren Agur Meabek liburuari buruz egindako elkarrizketaren bat (nahi beste topatu ahal duzue, apurtxo bat bilatuz gero). Merezi du hainbat azalpen bere ahotik entzutea. Nik neuk Arantza Iturbek Euskadi Irratiko “Arratsean” saioan egindako elkarrizketa gomendatuko nizueke (2025-05-28). Hemen: www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/arratsean/osoa/9982769/
Gustatu zait baliabide grafikoak baliabide poetiko bihurtzeko trikimailua: bi puntuak lerro artean; zurigune bat lerro erdian; iraganari erreferentzia egiten dioten poemak eskuin aldean lerrokatu… "Arnasguneak" omen dira, haren ustetan.
Azken apunte bat. Ez nuen Diane Wakoski poeta ezagutzen. Bitxia egin …

Azken apunte bat. Ez nuen Diane Wakoski poeta ezagutzen. Bitxia egin zait “Esperando al Rey de España” izenburua. Haren kulturan printze urdina omen da Espainiako Erregea. Gurean ez ;-). Gure baladetan, ordea, “Hungriako Erregea” aipatu izan da, tokian tokiko jauna aipatu gabe aipatzeko. Akordatzen? "Atharratze jauregian bi zitroin doratü. Ongriako Erregek batto dü galdatü" (beste bertsio batzuetan "Atharratzeko Jauna” agertzen da, ordea).

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen …
Kosta egin zait liburua irakurtzea. Saiatu nintzen orain dela hainbat hilabete eta utzi egin nuen. Idurri Eskisabeli bitan-edo entzun diot liburu interesgarria dela eta hizkuntza-gatazkaren gako asko ematen dituela, eta horregatik animatu naiz.
Atutxak ukatu egiten du Euskal Herria inoiz herri kolonizatua izan denik. Zapaldua bai, azpiratua bai, menperatua bai... baina ez kolonizatua. Kolonizazioak baditu, bere ustez, bestelako konnotazio batzuk EH-koak ez direnak. Liburua pentsamendu dekolonialera hurbildu nahi da, euskal gatazkaren ikuspegitik. Autxaren ustez, praktikoa izan da EH-ko egoera kolonialismoarekin parekatzea, aliantzak sortze aldera. Beste kontu bat da oraindik ere erabilgarria ote den. 60ko hamarkadan kolonizatuak izan diren herrialde horietako biztanleak (horietak asko arrazializatuak) gugana iritsi dira eta haien eskubideak aldarrikatzen ari dira ikuspegi dekolonialista batetik. Egoera horretan ez ote da apropiazio bat, guk termino hori erabili nahi izatea, gure egoera definitzeko? Debate interesgarria da, baina ez dakit oso "hutsala" ez ote den.
Hori horrela, kolonialismoa ez bada, nola izendatu …

Hori horrela, kolonialismoa ez bada, nola izendatu EH-n gertatu dena? Ibai Atutxak barbarizioa proposatzen du. "Bestea" eraikitea da, azken batean barbarizazioa: "gaiztoa" nor den definitzea, "etsaia". Mistifikazio bat da barbaroa, konstrukto ideologiko bat: sistemak gorroto dituen tasun guztiak biltzen dituen kolektiboa dira barbaroak.
Euskaldunak (euskaldun batzuk) barbaroak izan gara beti. Atutxak lau barbarizazio aipatzen ditu: idolatrak vs. kristauak; baserritar ingenuoak vs. hiritar modernoak; etnia kolonizatua vs. modernizazioa dakarren kolonizazioa; terroristak vs. demokratak. Atutxak azaltzen duenez, ibilbide baten moduan ulertu daiteke: idolatra izatetik terrorista "torturagarriak" izatera gakartzan bide bat. Bitxia da nola barbarizazio horietako bakoitzaren baitan euskara erdigunean egon den. Euskara da idolatra egiten gintuena eta euskara da terrorista egiten gaituena.
Xabier Izagak ikaragarri ondo laburtu zuen elkarrizketa honetan: www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230729/barbarizatutako-kolektiboak-identifikatu-ditut-nola-horietatik-artikulatu-den-gu-jakin-bat
Basa gisa pentsatu gaituzte eta basa gisa pentsatzen amaitu dugu. Garaia da gure emanzipazioa imajinatzeko. Ez gara barbaroak eta ez dugu zibilizatuak izan nahi. Ardatz hori desmontatu nahi dugu: nazio in-zibilizatu bat imajinatu behar dugu, ez basa eta ez zibilizatua.
Gustatu zait hizkuntzari buruz egin duen balorazioa. Haren ustez, hizkuntza gatazkara estatistikaren diskurtsoa ekarri dugunean, estatistikatu egin dugu; kutsu zientifikoa eman diogu. Hizkuntzaren egoera gaixotasun terminoetan definitu izan dugu (hizkuntzaren osasunaz hitz egiten dugu), botere-gatazka terminoetan definitu beharrean.

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen …
Txikitan hainbat "komik" irakurritakoa naiz; "nobela grafikoak" ere bai. Akorduan dut gustatu egiten zitzaizkidala. Gaur egun apenas irakurtzen ditut eta kosta egiten zait engantxatzea.
Corto Malteserekin sentsazio bereziak ditut: orain arte ezer gutxi irakurri dut haretaz baina interesatzen zait pertsonajea... kutsu harroputz eta ganberroa du, funtsean pertsona ona dela transmititzen badu ere. Esango nuke sare sozialetan bere irudia erabiltzen duten 3-4 pertsona ezagutzen ditudala ;-) Zeozergatik izango da.
Istorioaz ezer gutxi. Ongi, besterik gabe.
Itzulpena... ona! Zati batzuk bikain! (indigena era berezian hitz egiten duela adierazteko, ondarrueraz berbetan jarri dutenean, adibidez) Esango nuke horrek lagundu egin didala liburua amaitzen.

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta …
Uste dut Cognettiren liburu guztiak irakurri ditudala. Baita "Zortzi Mendiak" liburuan oinarritutako filma ere. Denak gaztelaniaz, jakina; ez baitago euskarazko bertsiorik. Ez dira kristoren liburutzarrak. Esango nuke liburu sinpleak direla, Alpeen inguruetan kokatuak beti ere (paisajea bera protagonista bihurtzen da) eta malenkonia kutsu inportante bat dutela. Interesgarriagoa iruditzen zait transmititzen duten "anbientea", kontatzen dituzten istorioak baino. "En el Valle" ere halakoxea da.
Noizbait esana dut liburu bakoitzaren atzean banda sonoro bat dagoela. Kasu honetan idazleak berak esan digu zein den: Nebraska, Bruce Springsteenena. Diskari izena ematen dion abestiak etxetik ihesean, bide osoa odolez blai uzten duten gazte-bikotearen istorioa kontatzen du (liburuko txakur bi horien moduan).
Eski-estazio berri bat egin nahi dute herrian (Canal Roya ekarri dit gogora). Aita hiletarako, bi anaia elkartzen dira, hainbat urte elkarrengandik urrun egon ondoren. Otso edo zakur batek (ez dakite oso ondo zer den) beldurra sortu du inguruan. Anaia baten andrea haurdun dago. Bigarren anaiak …
Uste dut Cognettiren liburu guztiak irakurri ditudala. Baita "Zortzi Mendiak" liburuan oinarritutako filma ere. Denak gaztelaniaz, jakina; ez baitago euskarazko bertsiorik. Ez dira kristoren liburutzarrak. Esango nuke liburu sinpleak direla, Alpeen inguruetan kokatuak beti ere (paisajea bera protagonista bihurtzen da) eta malenkonia kutsu inportante bat dutela. Interesgarriagoa iruditzen zait transmititzen duten "anbientea", kontatzen dituzten istorioak baino. "En el Valle" ere halakoxea da.
Noizbait esana dut liburu bakoitzaren atzean banda sonoro bat dagoela. Kasu honetan idazleak berak esan digu zein den: Nebraska, Bruce Springsteenena. Diskari izena ematen dion abestiak etxetik ihesean, bide osoa odolez blai uzten duten gazte-bikotearen istorioa kontatzen du (liburuko txakur bi horien moduan).
Eski-estazio berri bat egin nahi dute herrian (Canal Roya ekarri dit gogora). Aita hiletarako, bi anaia elkartzen dira, hainbat urte elkarrengandik urrun egon ondoren. Otso edo zakur batek (ez dakite oso ondo zer den) beldurra sortu du inguruan. Anaia baten andrea haurdun dago. Bigarren anaiak ez du aurkitzen bere lekua munduan... Esan bezala, interesgarriagoa da "klima" hori nola transmititzen duen, kontatzen duen istorioa baino.
Cognettik berak "Nebraska" proposatu ez balu... Spotify-n bada bere editoreak sortutako playlist bat: "Alta Quota - Una playlist di Paolo Cognetti" Hura ere oso melankolikoa, egia esan ;-) : besteak, beste, Von Iver, Elliot Smith, Eddie Vedder (Into the Wild, jakina). Zerrenda ederra!