mikelgs Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@Mendilarre eeh?? Bi liburu dauzkazu idatzita? Ez nekien! Ahal dudanean bilatu behar ditut!
@Mendilarre eeh?? Bi liburu dauzkazu idatzita? Ez nekien! Ahal dudanean bilatu behar ditut!
@mikelgs Ezin izan diot nireei iruzkintxo bat jartzearen tentazioari eutsi. 😅😅 Bai, zer edo zer idatzi dut. Azkenekoarekin nago bereziki pozik.😘
@Mendilarre oso logikoa iruditzen zait nork bere liburuen berri ematea! Ez dakit zein den idazleen paper "egokia" sare sozial honetan, baina zalantzarik gabe nahiago dut idazleak hemen aktibo egotea.
Lata handi-handia eman beharko luke idazle batek bere liburuari buruz (nire ustez) spam gisa kontsideratzen hasteko.
Momentuz irakurle bat gehiago lortu duzu, hori seguru! Eta ez dizkiet izarrak bakarrik emango. Garrantzitsua iruditzen zait, errespetuz beti, kritika batean puntuazioaz gain zerbait idazten saiatzea baita ere.
Egun ona izan!!
@mikelgs Eskerrik asko, Mikel! 🥰 Pozik irakurriko ditut zure esanak. Eta lasai idatzi nahi duzuna, edozein dela ere iritzia. Bestela ez dugu ikasiko.
@mikelgs Ongi bizi!