Asier Iturralde Sarasola (e)k Bram Stoker(r)en Drakula liburuaren kritika egin du
Klasiko baten itzulpen bikaina
5 izar
Drakula irakurri gabea banintzen ere hasierako zatia oso ezaguna egin zait. Hortik aurrerakoa ia erabat ezezaguna. Istorioak harrapatu nau eta asko gozatu dut. Idazleak tentsioa eta interesa amaiera arte mantentzea lortzen duela iruditu zait. Zati batzuetan nabari da eleberriak ia 130 urte dituela, baina Ana Morales itzultzaileak (@gailetagilearen_alaba@mastodon.eus) hitzaurrean dioen bezala baditu kontu interesgarri asko ere.
Itzultzailea aipatu dudanez, esan beharra daukat liburua gustagarri egitearen osagai garrantzitsu bat euskarazko itzulpena bera dela. Asko gustatu zait nola erabiltzen dituen euskalkiak ingelesezko dialektoetan idatzitako zatietan, Van Helsing-ek atzerritarra izanik duen hitz egiteko modu bitxia nola ekarri duen euskarara... #DrakulaEuskaraz









