Kritikak eta Iruzkinak

bixerdo

bixerdo@paperjale.eus

duela 2 urte, 11 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Carlos Milla Soler (Itzultzailea)(r)en La tejonera liburuaren kritika egin du (El cuarto de las maravillas)

Cynan Jones, Carlos Milla Soler (Itzultzailea), Isabel Ferrer: La tejonera (Paperback, gaztelania language, 2014, Turner) 5 izar

Danielek ardiei laguntzen die bildotsak mundura ekartzen. Gizon handiak azkonarrak ehizatzen ditu txakurrekin. Azkonarra borrokan …

Liburuaren harrapakina zu zeu zara, irakurle

Baloraziorik ez

Ze gustukoak liburu labur eta zuzen hauek. Cynan Jonesek Magnus Millsen El encierro de las bestiaseko oso antzekoa den mundu heze, ilun eta bortitz horretara garamatza, liburuetan ezagutu baino ez nahiko nukeen landa eremuko Ingalaterra hortara (Wales, oraingoan) eta apur bat kolokan irtetan zara bidaia horretatik.

Liburuaren inguruko infoa bilatzen nengoela, oso egokia iruditu zaidan iruzkina topatu dut hor nonbait.

Detaileak; liburua inolako azalpen barik irakurtzen jarri nintzen eta hasieran ez nuen ulertzen zer gertatzen zitzaion protagonistari, bipolarra ote zen edo drogen menpe zegoen edo batek daki zer. Gerorago konturatu nintzen pertsonaia ezberdin bi zirela.

Baserriko troka batean hainbat azkonar-zulo agertu zirenean beste horrenbeste azkonar egongo zela pentsatu nuen eta liburu honen ostean konturatu naiz bakarra izan daitekeela irtenbide ugari sortzen dituztelako euren kabietan.

(e)k Arthur Koestler(r)en Reencuentro(r)i buruzko iruzkina egin du (Andanzas, #41)

Arthur Koestler, Eduardo Goligorsky: Reencuentro (Paperback, gaztelania language, 1993, Tusquets) 4 izar

Hans, guraso burgesak dituen mutil judua, eta Konradin, familia aberatseko gazte aristokrata, Stuttgarten (Alemania) bizi …

Irakurketa bitartekarien garrantziari buruzko adibide ezin hobea. Hamar urte baino gehiago zela mailegurik jaso ez zuen liburua, argitaletxeak berak ere deskatalogatuta zuena, liburu-dendarien buruhauste itzela bihurtu zen iaz irratsaio batean gomendatu zutenean (Un libro, una hora SER irratian, YouTuben gaztelaniaz)

(e)k Delphine de Vigan(r)en Los reyes de la casa liburuaren kritika egin du

Delphine de Vigan: Los reyes de la casa (2022, Anagrama) 5 izar

Una novela sobrecogedora sobre los peligros de la sobreexposición en redes, la explotación infantil y …

Egoera okerra zuzen kontaturik

Baloraziorik ez

Nonon irakurrita neukan Chekhoven ipuinek, landa eremuko errusiar txiroen bizipenak narratzen zituztenak (Iker Sanchok aukeraketa ederra apailatu zuen, bide batez) eragin handiagoa izan zutela Nikolas II.aren herriarenganako sentimenduan aurkezten zizkioten txosten mardul eta dokumentatuek baino. Tira, etzion larrerako balio izan, baina doala konparaketarako ea De Viganen liburuak eragin gehiago duen 'sharenting' kontuetan murgilduta edo ez hain kezkgarria iruditzen zaien pertsonei Zuboff edo holangoen lan dokumentatuek baino.

Egilearen Esker onak (Aiora Jaka itzultzaile) liburuan agertzen duen estilo berean iruditu zait hau ere. Zuzen eta oso doitua, baina zerbaitek karrask egiten duenetarikoa (karrask zapata barruan izan dezakezun hartxintxarraren zentzuan, ez karrask gizateria nora doan izpirituan behin eta berriro kolpatzen dizun zentzuan). Teknika aldetik, harrigarria iruditu zait zelan liburuari ia heren bat falta zaionean askatzen duen korapiloa, lanari narrazio-tentsioa leunduz.

Xehetasun tontoen atalean, liburuaren orrialde-kopurua, ISBNan argitaletxeari dagokion zenbakiarekin bat egiten du (ISBN zenbakiaren blokeetan, hirugarrenak argitaletxeari egiten dio erreferentzia).

(e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

Fikziotik errealitatera salto egin zuen liburua

Baloraziorik ez

Elegosen hilabetero proposatutakoen artean garaiz irakurri dudan bakarrenetarikoa (Aliziaren untzi zuriaren antzera nabil) eta nahiko gustura irakurtzen dela iruditu zait, nahiz eta ez izan oso gusutko distantzia laburrak.

Josebaren eskariari jarraituz, irakurtzen nengoan einean zaila egiten zitzaidan ipuinen bat aukeratzea. Zalantzatzan nengoen 'Saizarrionaindia'ren eta Elkanoren ipuinen artean (nahiz eta azken honek sinesgaitasunaren eten handi samarra eskatzen zuen denbora haietako nonork erregeari horrela idatzi ziokeenekik suposatzeko) baina azkenengora heldu naizenean (neodonostia, vudu) nahiko argi izan dut. Asko gustatu zait bere Richard Morganen ukutua (Altered carbon) Etxeberriatarren Artxipielagoarekin girotuta eta istorioak ere harrapatu egin nau.

Fun fact; bosgarren ipuinean Josebe Gabilondoren Babel aurretik liburua txarto katalogatuta aurkitzen badu KMKn, beste hau ere ez-fikzio atalean kokatuta dago liburutegi gehienetan (politika sailan, hain zuzen). Ez dakit zuzen edo gaizki dagoen (azken finean dena baita politika) baina, behintzat, ultrafikzio ariketa bat dirudi.