Ba hori... hemen hasten dela benetako rock&rolla eta aurreko liburuen ilunak argitzen.
Kritikak eta Iruzkinak
🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Dabid (e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #5)
Dabid (e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Suaren kopa liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #4)
Gauzak oso interesgarri jartzen dira
5 izar
Ba hori, gauza oso interesgarri jartzen hasi direla eta nabari dela idazleak pentsatzen duela bere irakurleak gauza "serioagoak" irakurtzen hasteko gaitasuna daukatela. Izan ere trama dezente bihurritzen baita.
Dabid (e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Azkabango presoa liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #3)
Orain arte irakurritako onena
5 izar
Liburuen tramak konplexuagoak dira jada, eta pertsonaien bilakaera ikusten hasten da. Hazkundeari buruzko istorioak ere agertzen hasi dira: maitasuna, gorrotoa, mendekua... esan didate liburu honetatik aurrera are hobeak direla istorioak. Poztuko naiz, gutxienez, hau bezain onak badira.
Dabid (e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Sekretuen Ganbera liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #2)
Aurrekoa bezain entretenigarria
5 izar
Harry Potterren bigarren liburua da hau eta aurrekoa bezain interesgarria da. Irakurtzera bultzatzen zaitu eta jakin-mina mantentzen du lehen orrialdetik azkenekora. Eta orain badakit zergatik maite duen jendeak Dobi. 😜
Dabid (e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta sorgin-harria liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #1)
Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez
5 izar
Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez. Zalantza beti berdina zen, merezi al du gazte literatura gisa katalogatuta dagoen eta bere garaian fantasiazko generoa gustatzen ez zitzaidalako irakurri nahi izan ez nuen liburu/saga bat irakurtzea? Helduek goza dezakete Harry Potter? Helduek gazteentzako literaturaz goza dezakete?
Bada, lehenik eta behin, Ursula K. Le Guinek Terramarreko lehen liburuko gibel-solasean aipatzen du. Ez onerako, eta horrek ni motibatzen bukatu zuen. Bestalde, klasiko moderno bat da eta berau ezagutzea ondo dago, "potterismoa" inguratzen duen istorioa ezagutzea interesgarria delako.
Eta bai, heldu batek Harry Potterrez goza dezake, heldua ilea galtzen hasia bada ere. Gazteentzako literatura etiketa bat baino ez da eta liburu zoragarriak daude etiketa horren pean, baina... kasu zehatz honetan gauza batzuk ez dira oso ondo zahartu (adibidez, umorea oso bideratuta dago umeei barre eragiteko). Nolanahi ere, gustura irakurtzen da. Eta irakurketara lotzen zaitu.
Dabid (e)k Ursula K. Le Guin(r)en Un mago de Terramar liburuaren kritika egin du (Historias de Terramar, #1)
Dabid (e)k Ramón Saizarbitoria(r)en Bihotz bi liburuaren kritika egin du
Gertatzen ez dena dut gogokoen
5 izar
Liburu honek hiru istorio ditu: batetik, senar baten eta emaztearen arteko liskarrak; bestetik, tabernako gerrari buruzko zertzeladak eta gogoetak; eta, azkenik, beste emakume batekin izandako harreman berri eta kitzikagarria. Uste dut hirurak oso onak direla eta horietako bi, gainera, oso biribilak, amaiera barne.
Baina bada beste laugarren istorio bat, hain agerikoa ez dena, eta oharkabean pasa daitekeena. Ondo begiratzen ez bada, lehenengoaren zati bat dela dirudielako: emaztearenganako proiekzioa. Hau da, gertatzen ez dena, hain zuzen ere. Baina, hala ere, pertsonaia nagusiak gertatu izan balitz bezala pentsatzen, sentitzen eta hausnartzen duena. Berdin zait ez ote den gertatzen beldurragatik, egunerokotasunagatik, burugogorkeriagatik edo zakila neurtzeagatik. Hori da, nire iritziz, liburuan pisurik handiena duena eta giza sentimenak ulertzeko eta haiekin jolasteko idazleak duen gaitasuna erakusten duena. Izan ere, era batera edo bestera, proiekzioek egiten gaituzte. Agian errealitateak bezainbeste.
Bada, liburu honen kasuan proiekzio horiek dira, nire uste apalean, Saizarbitoriaren sentiberatasun berezia erakusten dutenak.
Dabid (e)k Frederik Peeters(r)en Lupus liburuaren kritika egin du
Gomendagarria da, baina pazientziaz irakurri behar da
4 izar
Ondo dago, izan ere, zientzi fikzioaren testuingurua kentzen badiozu, istorioa beste edozein testuingurutan koka zenezake. Esan nahi dut helduarora nola iritsi ginen kontatzen digula, eta gutxi axola duela gainontzekoak. Gomendagarria da, baina pazientziaz irakurri behar da.
Dabid (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du
Liluratu egin nau
5 izar
#OsoLatzaIzanDa amaitu berri dut eta, egia esan, liluratu egin nau. Beste gauza bat espero nuen, agian fikziorago lerratutako zerbait (adibidez, Odol hotzean, Truman Capote non dena den nobela). Baina egia esan, denetarik dauka: nobela, kronika, saiakera...
Lehen kapitulua ikaragarria da, 9., 10., 11. eta 12. orrialdeak ez ditut erraz ahaztuko eta, nire ustez, liburuko onenak dira eta edozein irakurlek irakurri beharko lituzke. Edozein idazlek ere egin beharko luke. Liburuak urrats horiek jarraitu izan balitu, Paperjalen ez legoke izar nahikorik liburua kalifikatzeko, baina uste dut ezinezkoa dela 100 orri maila horretan ematea.
Azken batean, asko gozatu dut liburu hau irakurketaz, bai literaturari dagokionez, bai memoria historikoari dagokionez eta irakurtzea gomendatzen dizuet.
Dabid (e)k Alfonso Zapico(r)en La balada del norte 2 liburuaren kritika egin du (La balada del norte, #2)
Liburu hau deserosoa da
5 izar
Deserosoa da pertsona asko kontraesanen aurrean jartzen dituelako, eta horiek ere iraultza batean kudeatu behar direlako. Batzuetan ogia ez da ona izaten, eta beste batzuetan arrosek arantza gehiegi izaten dituzte.
Bigarren liburuki honek 34ko bi asteetan zehar, batez ere Oviedon, gertatu zenaren berri ematen digu. Poliziaz eta armadaz betetako kaleetan paseatzen gaitu milizianoekin batera, armategi baten erasoa nolakoa den irudikatzen uzten digu, baita iraultzaren alde aspergarria ere... Eta alde itsusia: desertzioak, kontraesanak, ez jakitea, ez ulertzea...
Deserosoa da batzuetan gauzak idealizatzeko joera dugulako.
Dabid (e)k Carlos Hernández(r)en La lista de Orwell liburuaren kritika egin du
Biografia interesgarria
4 izar
Komiki formatudun Orwellen biografia oso interesgarria. Gainera, sorkuntza-prozesuaren zati bat ere kontuan hartzen du istorioa kontatzeko orduan. Orwellek bizi izan zuen testuinguru sozial eta politikoa erakusten du, zuriaren eta beltzaren artean dagoen grisen eskala azalduz.
Interesgarria iruditu zait, baina pertsonaietako bat klixe samarra iruditu zait.
Dabid (e)k Xabier Etxeberria(r)en Artxipelagoa liburuaren kritika egin du
Podcastak bezainbeste harrapatu nau
5 izar
Agian ez da podcasta bezain konplexua, gazteengana heltzeko asmoa baitu, eta erritmo biziagokoa baita, baina ikaragarri gustatu zait Jare eta konpainiarekin berriz aurkitzea eta komiki formatuan irakurtzea. Podcasta zure gustukoa izan bazen, uste dut komiki hau ere gozatuko duzula. Gauza txar bakarra aurkitu diot: laburregia dela!
Artxipelagoaren lehen denboraldia hartzen du oinarritzat, beraz, bigarrenaren zain!!!
Dabid (e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Fin de guardia liburuaren kritika egin du (Trilogía Bill Hodges, #3)
Liburua gustatu zait, baina kasu honetan badu bainaren bat...
4 izar
Oso irakurketa interesgarria egiten du Estatu Batuetako suizidioen gaiari buruz, eta niri, behintzat, zer pentsatua eman dit. Trilogia oso ondo ixten du eta ate bat irekitzen dio Hollyren (horregatik idatzi du aurten beste bat) eta Jeromeren etorkizunari. Hala ere, honen amaierak ez nau erabat konbentzitzen. Txarra da? Ez, ez da txarra. Baina hobea izan liteke. Eta hobeto egiten daki (nahiz eta okerrago egiten ere badakien). Eta osagai guztiak zituen amaiera borobilagoa izan zedin. Baina kontuan hartuta, aurreko bietan ez bezala, hirugarren liburu honetan elementu paranormalek indarra hartzen dutela, askoz okerragoa izan zitekeen. 🤭
Merezi du trilogia irakurtzea, eta erakusten du SK polizia-thriller idazle beldurgarria dela (zentzurik onenean?). Gehiago idatzi nahi nuke, baina spoilerra litzateke, beraz zuen esku.
Dabid (e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Quien pierde paga liburuaren kritika egin du (Trilogía Bill Hodges, #2)
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago
5 izar
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.
Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!
Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago …
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.
Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!
Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago gozatuko duzula irakurketa, baina ezagutzen ez badituzu ez da ezer gertatzen (ezagutzen ez badituzu, egin mesede bat zeure buruari eta irakurri behintzat "To Kill a Mockingbird" eta "The Grapes of Wrath" ZORAGARRIAK baitira 😎).














