Eguneroko gisa idatzita egotea arraroa da niretzat, printzipioz idazkera estiloa ez zaidala gustatzen esango nuke. Baina mundu guapoan sartu nau liburuak! Distopien zerrendan gehituko dut
Kritikak eta Iruzkinak
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs (e)k Aitziber Etxeberria Garro(r)en reset(r)i buruzko iruzkina egin du
mikelgs erabiltzailea Aitziber Etxeberria Garro(r)en reset irakurtzen hasi da
Ostras, hirakurtzen hasi eta bigarren esaldian akats bat: muzin eginaz beharrean muzin eginez behar luke.
17.orrian ere "lau langileentzako lekua dago" beharrean mugagabea (langilerentzako) behar luke.
Baten bati burua moztu diezaiotela! 😝 (mozt diezaiotela? Motz diezaiotela? 🤔😅)
mikelgs (e)k Eneko Azedo(r)en Iraileko zazpi egun liburuaren kritika egin du (Ateko bandan, #68)
Liburu arina
4 izar
Eleberri askotan (beste hizkuntzetan ez dakit, baina euskaraz sarritan) hausnarketa hiper -inteligenteak sartzen dituzte egileek. Batzuetan ematen du istorioa aitzakia ere badela, gauza horiek esateko. Eta horrelako liburuak/egileak asko baloratu ohi dira. Kontxo, esan hori egunkariko zutabe batean edo deitu saiakera zure liburuari!
Liburu hau, ordea, arina da eta eskertu dut. Oso lineala da, ematen du bideojoko bateko pertsonaia ikusten ari zarela: leku batera joan, objektu bat aurkitu, oraindik ez dakit zertarako den baina geroago ikusiko da...
Oso ondo etorri zait irakurketa hau, iraileko 7 egun erabili ditut irakurtzeko. Egun bakoitzean kapitulu bat, idazleak horixe egiteko proposatu baitzuen sare sozialetan.
Irakurle gazteei gomendatzeko modukoa da, baina zaharrago batek behintzat gozatu du!
mikelgs (e)k Aitziber Etxeberria Garro(r)en reset irakurri nahi du
Koinatak dauka liburu hau erosita, ni naiz hurrengoa irakurtzen 😁
CC @karrikasi ikusia hemen 👌
mikelgs (e)k Alberto Ladron Arana(r)en Gezurren basoa liburuaren kritika egin du
Telesail bihurtzeko modukoa
4 izar
Gazte literatura da baina helduek ere gustura irakurtzeko modukoa: biolentzia, misterioa, pertsona migranteak edo oso aberatsak, familia arazoak... Agian pertsonaiak sinpleegi gelditu zaizkit, baina tira.
Irakurri ahala RTVEren La caza izeneko telesailak (hiru denboraldi daude) gogoratzen nituen etengabe. Liburu honek beste denboraldi bat egiteko balio lezake.
mikelgs (e)k Amorante frantsesa puntuatu du: 4 izar

Amorante frantsesa, Miren Agur Meabe
“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …
mikelgs (e)k Miren Agur Meabe(r)en Amorante frantsesa(r)i buruzko iruzkina egin du
Ufa, 151 orrialdeko hirugarren esaldiak denbora bat eskatzen du, bai!
mikelgs (e)k Gloria Mundi puntuatu du: 4 izar

Gloria Mundi, Fernando Morillo
Munduaren geroa alda dezakeen deskubrimendua potentzia handien isilpean gorde dute nazioarteko fisikari ospetsuenek, II. Mundu Gerraz geroztik. Mende erdi geroago, …
mikelgs (e)k Joxe Azurmendi(r)en Demokratak eta biolentoak irakurri nahi du
Hemen ikusi ditut Joxe Azurmendiren liburu batzuk gomendatuak mastodon.eus/@aldatsa/114796715895909538 honi heldu behar diot ahal dudanean
mikelgs (e)k Jesús Eguiguren Imaz(r)en Memorias de un niño de caserío(r)i buruzko iruzkina egin du
mikelgs (e)k Albert Espinosa(r)en El mundo amarillo liburuaren kritika egin du
Autolaguntza edo motibazio magikoa
3 izar
Aholku salbatzaileak emateko idatzitako liburua da. Idazleak minbizia izan zuen eta gai horri zuzen-zuzenean heltzen dio, BUM, eta aholkuak ematen dizkizu heriotzaren marratik bertatik.
Pentsamendu magikoarekin ez da inozoa izan behar eta gauzak gaizki doazenean sistemarengatik da, neurri handi batean. Hori gogoan badugu, liburua irakurri daiteke eta ondo dago, aportatzen duena bizitzan txertatu daiteke pixka bat. Bueno, ez dut asko gogoratzen zer esaten zuen 😅
Ba hori.
mikelgs (e)k Harkaitz Cano(r)en ZIRRIBORROAK ETA GERO liburuaren kritika egin du
Ipuin espekulatiboak
Distopia eta utopia, bietatik aurki daiteke ipuin hauetan. Batzuk asko gustatu zaizkit, baten bat ez zait gustatu.
Konfinamendu garaiarekin lotzen dut hau, uste dut Telegram bidez dohainik partekatu zituztela, egunez egun-edo, audio gisa. Oso eskertzekoa horrela zabaldu izana.
Paperekoa zegoela ikusi nuenean, ez nuen zalantzarik izan eta ale bat erosi nuen. Irakurri / entzun gabe neuzkan batzuk topatu ditut!









