Hau gomendatu didate, uste dut hemen online irakur daitekeela armiarma.eus/maiatz/PelotBiharkoOroitzapenak02.htm
Kritikak eta Iruzkinak
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs (e)k Maddi Pelot(r)en Biharko oroitzapenak irakurri nahi du
mikelgs (e)k Nanni Balestrini(r)en Den-dena nahi dugu irakurri nahi du
Mastodonen @txapisotegi@mastodon.eus ek gomendatua. Irakurri beharko!
mikelgs (e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu liburuaren kritika egin du (Iparrorratza bilduma, #3)
Magisteritza ikasleentzat
Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.
Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.
Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.
mikelgs (e)k Ekaitz Cancela(r)en Utopías digitales liburuaren kritika egin du
Liburu ona baina astuna
Momentu desegokian heldu diot liburu honi, espero baino letra txikiagoa eta idazkera serioagoa dauzka.
Saiakera marxista bat da, kapitalismoaren fase digitalizatua deskribatzen du. Atal bakoitzean egoera eta joera itsusiak azaltzen ditu eta ondoren arlo horretako esperientzia onak aipatzen ditu edo egin beharko litzatekeena proposatzen du.
Evgene Mozorov delako bat da gehien aipatzen duen autorea.
2 eta 3. kapituluak saltatu egin nituen eta amaierako partea ere utzi egin behar izan dut, nekatuta.
mikelgs (e)k Joxean Sagastizabal(r)en Paixibo irakurri nahi du (Euskal literatura.)
Mastodonen gomendatu du @txerren@mastodon.eusek liburu hau eta paperjalen gehitu dut. Uste nuen idazle horrek Kutxidazu bidea Ixabel liburua bakarrik zeukala.
Deskribapena ez dut aurkitu interneten, pena. Liburuaren atzeko sinopsia txertatu liburuaren deskribapenean nahi baduzu, Txerren.
mikelgs (e)k Mohamed Xukri(r)en Ogi hutsa irakurri nahi du
Elkarrizketa honetan izan dut itzultzaile honen berri.
mikelgs (e)k Javier de Isusi(r)en Baleak ikusi ditut liburuaren kritika egin du (Colección Sillón orejero)
Ez da nahikoa
2 izar
Lehenengo egurra eta gero merituak:
Gaztelaniaz sortua da eta nabaritu egiten da itzulpena dela (FAIL). Gainera, lotsagarria da zenbat aldiz dauden hika hasi eta zuka bukatzeko akatsak. Hizkuntzekin bukatzeko, ez da sinesgarria elkarrizketa batzuk euskaraz gertatzea (hori igual nire problema da).
Ez zait gustatu binetetako bunbuilo mota bat, pertsonaiek irakurleari azaplenak ematekoak. Telesail txar batean aktoreak telefonoz hitz egin eta "gehiegi" hitz egiten duenean bezala izan da. Gero ohitzen zara, noski.
Edukiari dagokionez, ekidistantzia leporatu ahal zaiola uste dut. Intentzio onarekin egina izan arren, euskaldunok sufritzen dugun zapalkuntzari presentzia eman behar zitzaiola uste dut. GALeko gizonaren azalpena egiten da (txikitatik biolentzia baizik ez du ezagutu eta horregatik zebilen galduta). Baina ETAko preso damutu hori nolatan sartu zen? Zergatik? Hori azaldu gabe geratzen da, beraz gatazkaren hasiera ETA dela pentsa dezake irakurleak. Bai, nor hasi zen (eta nork jarraitzen duen euskaldunak ukatzen) aitortzeko eskatzen diot gai hau lantzen duten liburuei. Jarrera …
Lehenengo egurra eta gero merituak:
Gaztelaniaz sortua da eta nabaritu egiten da itzulpena dela (FAIL). Gainera, lotsagarria da zenbat aldiz dauden hika hasi eta zuka bukatzeko akatsak. Hizkuntzekin bukatzeko, ez da sinesgarria elkarrizketa batzuk euskaraz gertatzea (hori igual nire problema da).
Ez zait gustatu binetetako bunbuilo mota bat, pertsonaiek irakurleari azaplenak ematekoak. Telesail txar batean aktoreak telefonoz hitz egin eta "gehiegi" hitz egiten duenean bezala izan da. Gero ohitzen zara, noski.
Edukiari dagokionez, ekidistantzia leporatu ahal zaiola uste dut. Intentzio onarekin egina izan arren, euskaldunok sufritzen dugun zapalkuntzari presentzia eman behar zitzaiola uste dut. GALeko gizonaren azalpena egiten da (txikitatik biolentzia baizik ez du ezagutu eta horregatik zebilen galduta). Baina ETAko preso damutu hori nolatan sartu zen? Zergatik? Hori azaldu gabe geratzen da, beraz gatazkaren hasiera ETA dela pentsa dezake irakurleak. Bai, nor hasi zen (eta nork jarraitzen duen euskaldunak ukatzen) aitortzeko eskatzen diot gai hau lantzen duten liburuei. Jarrera infantila irudituko zaio norbaiti akaso, baina niri zilegi eta beharrezko iruditzen zait. Aitortu oinarriko zapalkuntza eta gero arbuiatu nahi beste borroka armatua, hori gusturago irakurriko nuen.
Hala ere, gauza batzuk ikasteko eta pertsona desberdinen egoerak ulertzeko balio du. Erditik aurrera, psikiatra exzentrikoaren pasadizotik aurrera, gero eta gehiago gustatu zait. Eta ilustrazioak bikainak dira.
Irakurtzea gomendatzen dut, ez pentsa, originala edo euskarazkoa, baina garbi gera dadila: liburu hau ez da nahikoa!
mikelgs (e)k J. L. Austin(r)en How to do things with words irakurri nahi du (The William James lectures ;)
@txikillana zuk partekaturiko artikulu honetan izan dut liburu honen berri. Esku artean izatea lortzen badut, begiratua bota beharko!
mikelgs (e)k La balada del norte 4 puntuatu du: 5 izar

La balada del norte 4, Alfonso Zapico (La balada del norte, #4)
El cuarto y último tomo de La balada del norte es el final de una revolución efímera. Con Largo Caballero …
mikelgs (e)k Nire minaren etxean puntuatu du: 5 izar

Nire minaren etxean, Iñigo Antsorregi Dierez (Ezta baida, #044)
Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak …
mikelgs (e)k La balada del norte 3 puntuatu du: 5 izar

La balada del norte 3, Alfonso Zapico (La balada del norte, #3)
La Revolución de Asturias ha fracasado. Los rebeldes descargan sus últimos cartuchos y huyen, mientras las tropas del general López …
mikelgs (e)k La balada del norte 2 puntuatu du: 5 izar

La balada del norte 2, Alfonso Zapico (La balada del norte, #2)
Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume a todo el país en …
mikelgs (e)k La balada del norte 1 puntuatu du: 5 izar

La balada del norte 1, Alfonso Zapico (La balada del norte, #1)
Madrid, 1933. Tristán Valdivia, periodista sin periódico, editor sin éxito y amante sin ilusión, abandona la capital para volver al …








