Irakurri nuen lehen distopia (geroago aditu nuen utopiak irudikatzea gehiago komeni dela seguru aski). Profetikoa izan zela esan izan da, pantailak eta kamerak edonon, herritarrak zelatatzea eta informazioa helaraztea etengabe...
Kritikak eta Iruzkinak
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs (e)k George Orwell(r)en 1984 liburuaren kritika egin du
mikelgs (e)k Shaun Tan(r)en Emigrantes liburuaren kritika egin du
Oso ona, baina edulkoratua
4 izar
Oso ondo hitz egin zidaten komiki honi buruz. Artistikoki bikaina da (komiki mutua, alajaina! Eta atenporala/surreala!!) eta enpatia handia erakusten/eragiten du.
Baina migratzaileek errealitate latzagoa eta arazo larriagoak izaten dituzte, ezta?
mikelgs (e)k SPrako tranbia puntuatu du: 4 izar

SPrako tranbia, Unai Elorriaga López de Letona
Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea …
mikelgs (e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du
Laboa iheskorra harrapatu dute
4 izar
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin garrantzia duten gauza edo momentuak adierazi dira komikian.
Kapituluen arteko marrazkiek (eroglifiko modukoak) abesti bana adierazten dute.
Seguru ahaztu dudala zerbait, baina tira! Spoilerrik ez dut uste egin dudanik, bilatu liburua eta gozatu!!
mikelgs (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Lagun izoztua liburuaren kritika egin du
Bigarren pertsona, singularrean
4 izar
Oso berezia izan zen liburu hau niretzat. Dublinen bakarrik nengoela irakurri nuen. Protagonistak ere bidaia bat egiten duela gogoratzen dut, narratzaileak "... egingo duzu" moduan kontatzen ditu gauzak... Gustura irakurriko ditut lerro batzuk berriro, eskuartean suertatzen zaidanean!
mikelgs (e)k Michel Houellebecq(r)en Sumisioa liburuaren kritika egin du
Europar politika-fikzioa, interesgarria
4 izar
Frantziako hauteskunde batzuetatik abiatuta, islamaren indartze bat erakusten da liburu honetan, eragin politikoak dauzkana eguneroko bizitzan eta maila geopolitikoan.
Asko gustatu zait Gerardo Markuletaren itzulpena, oso gustura irakurri dut.
Hala ere, ez dizkiot bost izar eman. Espektatiba altuegiak nituelako beharbada. Hala ere, gomendatzen dut noski eta irakurri ondoren begiratzeko hemen daude, spoiler eta guzti, kapitulu bakoitzaren ondoren egin ditudan iruzkinak.
Asko gustatu zitzaizula esan zenuen @birasuegi@paperjale.eus Nahi baduzu mezu honen jarraian komenta dezakegu! Zuk ere amaitu berri, ezta @zanpeter@paperjale.eus?
mikelgs (e)k Fahrenheit 451 puntuatu du: 5 izar

Fahrenheit 451, Ray Bradbury (Ave fénix, 10)
Fahrenheit 451 is a 1953 dystopian novel by American writer Ray Bradbury. Fahrenheit 451 presents an American society where books …
mikelgs (e)k Michel Houellebecq(r)en Sumisioa(r)i buruzko iruzkina egin du
Edukiari buruzko abisua 1. kapituluaz
Ostras, ez nuen espero sexu harremanak hain presente egotea. Amodio-bizitza dekadente hori idazleak bizitakoa ote?
Bestalde, momentuz erdizka bakarrik aipatu da Frantzia distopiko batean gaudela, pare bat gauza arraro agertu dira soilik (alderdi politiko bat eta unibertsitateko atean hiru gazte eskutan zera zutela).
mikelgs (e)k Matt Haig(r)en The Last Family in England liburuaren kritika egin du
Txakur ingeles baten memoriak
4 izar
Ingelesez irakurri nuen lehen nobela. Ez da C1 maila behar, beraz. Hor nonbait, baina nahiko erraz, hiztegiarekin.
Ez naiz inoiz bereziki txakur zalea izan, baina oso ederra da liburu honetan txakurraren lekuan jartzea eta familiaren alde nola egiten duen ikustea. Txakurrek daukatena baino inteligentzia gehiago eta pertsonen kontuei buruzko ezagutza jartzen dio txakurrari idazleak, baina berdin du. Oso polita da ikustea nola saiatzen den txakurra familiari laguntzen.
Norbaitek irakurri eta aipatzen badu, pozik entzungo ditut iritziak!
mikelgs (e)k Bidean ikasia puntuatu du: 4 izar

Bidean ikasia, Arantxa Urretabizkaia Bejarano
(1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi …
mikelgs (e)k Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Zergatik panpox liburuaren kritika egin du
Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria
4 izar
Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria dela entzun izan dut. Horregatik bakarrik, bilatu beharrekoa.
Gainera, esaldi jarraien zurrunbiloa baliatuz irakurleari estresa transmititzeko idazleak erabili zuen baliabidea pasada bat da.
Senarra ez dago, eta amak semea zaindu behar du, beste ardura guztiekin batera. Egun oso bat biziko du irakurleak, izan emakume edo gizon. Hileko eta guzti.
mikelgs (e)k Mikel Antza(r)en Arroz urez liburuaren kritika egin du
Memoria historiko dekolonizatua
4 izar
Asko gustatu zitzaidan liburu hau. Euskal herriko gatazkari buruzkoa da, lekuen eta momentuen arteko saltoak, gertakarien kontakizun bat.
Baina ez dago dialektika klabean. Ez dago, sarritan gauza hauez hitz egiten dugunean bezala, espainiar bati gauzak esplikatzeko eran idatzia. Ez dakit ondo azaldu dudan. Memoria historiko propioa euskaldunoi posible izan dagigun, ariketa zintzoa iruditu zitzaidan liburu hau idaztea. Eskertzekoa.
Irakurri eta komentatu!!
PD: Idazkerarekin ohitu behar izan nuen hasieran, ez dakit esaldi luzeengatik edo zergatik, baina halako sentsazio bat gogoratzen dut.
mikelgs (e)k Alex Rovira(r)en La bona sort liburuaren kritika egin du
Irakurri daiteke
3 izar
Oso liburu liberala da, enpresari bati asko gustatu ahal zaiona. Arrakasta zure esku dagoela dioen horietakoa, sistema batean boterea daukatenek botere hori ziurtatu eta handitzeko egiturarik ez balego bezala.
Hala ere, irakurri daiteke. Fabula ulerterraza eta desberdin jokatzen duten bi pertsonaien emozio eta pentsamenduak aztertzea baliagarri izan ahal zaio pertsona orori. Bi zaldun (gizon) dira, zehazki, ipuin androzentrikoa beraz, kutsu anglosaxoiarekin.
Katalanez irakurri daiteke, maila baxua izan arren.










