Ekiteko garaia da. Bot-ak janzteko momentua. Euskal literaturak sekula eztako aukera dauka eskura. #EzetzAsteaOndoBukatu https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2024/02/26/euskal-literatura-eskas-masibo-eta-artifizialki-ekoiztuaren-alde-edo/
Erabiltzailearen profila
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs(r)en liburuak
Irakurtzeko (174 guztiak ikusi)
Irakurrita (113 guztiak ikusi)
Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Atxaga eta plagioen kontua gogorarazi dit @gorka_bm-ren honek:
https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2024/02/26/euskal-literatura-eskas-masibo-eta-artifizialki-ekoiztuaren-alde-edo/
@Goikara gustatzen zaizkit zure kritikak!! Eleberri bdltzen zerrendan gehitu dut 😄 paperjale.eus/list/13/s/nobela-beltza-polizia-nobelak
Beñat Irasuegi Ibarra mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs @txapisotegi@mastodon.eus Gazteleraz lehenik eta euskaraz ondoren hiru aldiz daukat irakurria, puntua harrapatuta marka uzten duen liburua. Buruan altuan irakurriz ulertu nuen hobeto.
mikelgs (e)k Maddi Pelot(r)en Biharko oroitzapenak irakurri nahi du
Hau gomendatu didate, uste dut hemen online irakur daitekeela armiarma.eus/maiatz/PelotBiharkoOroitzapenak02.htm
mikelgs (e)k Darcia Narvaez(r)en Evolved Nest irakurri nahi du

Evolved Nest, Darcia Narvaez, G. A. Bradshaw, Gabor Maté
A beautiful resource for Nature advocates, parents-to-be, Animal lovers, and anyone who seeks to restore wellbeing on our planet, The …
mikelgs construktsia erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@construktsia liburua neurri egokikoa iruditzen zait Magis ikasleentzat, bai! Eskertzekoa da sistemaren kontrako diskurtso bat irakurtzea, ze urtero irakurtzea tokatzen zaizkigun gauzak beti dira kunplitu beharreko sermoia... eta nola eguneratzen dugun gainera kantinela... uf, kabreatzen ari naiz 😅 Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!
mikelgs (e)k Nanni Balestrini(r)en Den-dena nahi dugu irakurri nahi du
Mastodonen @txapisotegi@mastodon.eus ek gomendatua. Irakurri beharko!
mikelgs (e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu liburuaren kritika egin du (Iparrorratza bilduma, #3)
Magisteritza ikasleentzat
Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.
Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.
Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.
mikelgs (e)k Ekaitz Cancela(r)en Utopías digitales liburuaren kritika egin du
Liburu ona baina astuna
Momentu desegokian heldu diot liburu honi, espero baino letra txikiagoa eta idazkera serioagoa dauzka.
Saiakera marxista bat da, kapitalismoaren fase digitalizatua deskribatzen du. Atal bakoitzean egoera eta joera itsusiak azaltzen ditu eta ondoren arlo horretako esperientzia onak aipatzen ditu edo egin beharko litzatekeena proposatzen du.
Evgene Mozorov delako bat da gehien aipatzen duen autorea.
2 eta 3. kapituluak saltatu egin nituen eta amaierako partea ere utzi egin behar izan dut, nekatuta.
mikelgs (e)k Dr. Anna Lembke(r)en Dopamine Nation irakurri nahi du

Dopamine Nation, Dr. Anna Lembke
This book is about pleasure. It's also about pain. Most important, it's about how to find the delicate balance between …
@txerren@mastodon.eus ados, ulertuta! Niri alderantziz egia esan, liburu bat irakurri ondoren, gustatu baldin bazait, barrutik atera izan zait beti jendeari gomendatzea. "Ez badiot abisatzen, paper hauetan zer dagoen jakin gabe geratuko da!" sentsazioa.
Bestalde, adibidez irakurle klub edo taldeek presioa sortzen didate, beste norbaitek aukeratu duen liburua eta momentu horretan irakurri behar dudala sentitzen dut. Baina hemen proposamenak irakurrita gogoa jartzen zait hau edo bestea irakurtzeko...
@txerren@mastodon.eus Eskerrik asko! Gehitu dut sinopsi hori bere orrian paperjale.eus/book/59029/s/paixibo eta irakurriko dut seguru aski, nire irakurtzekoen zerrendan utzi dut jasota.
Ze subliminala naizen Paperjale sustatzen eh? jejeje Behin esan zenuen ez zitzaizula gustatzen sare sozial mota honetako dinamika... eta jakinminez geratu nintzen. Zein dira kalteak? Irakurle soil garenok liburuei lotsagabeki egurra ematea? "nork gehiago irakurri" lehiaketa patetikoan sartzea? Liburuei beti 5 izar ematea, eskuzabalegi?...
Nahi baduzu konta, zerekin ibili behar den kontuz, benetan interesatzen zait!
mikelgs (e)k Joxean Sagastizabal(r)en Paixibo irakurri nahi du (Euskal literatura.)
Mastodonen gomendatu du @txerren@mastodon.eusek liburu hau eta paperjalen gehitu dut. Uste nuen idazle horrek Kutxidazu bidea Ixabel liburua bakarrik zeukala.
Deskribapena ez dut aurkitu interneten, pena. Liburuaren atzeko sinopsia txertatu liburuaren deskribapenean nahi baduzu, Txerren.
mikelgs (e)k Olga Tokarczuk(r)en Erabili goldea hilen hezurren gainetik irakurri nahi du

Erabili goldea hilen hezurren gainetik, Olga Tokarczuk
Janina Duszejko ingeniari erretiratua eta orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan ez da ia inor bizi …













