Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen …
birritan irakurri dut
Baloraziorik ez
Birritan irakurri dut liburutegira bueltatu aurretik, detaileek ihes egin ez zezaten. Ipuin amaiera batzuetan bidean zerbait eskapatu izanaren sentsazioa. Zenbat detaile eta zelako indarra
@kakapo Ados! Gaztelaniazko liburuaren portada jartzen saiatu naiz, gaizki badago aldatu plis! (Orain paperjalen goiko partean ongietorri mezu bat dago eta bideo-tutorialean azaltzen den bezala egin dut, URL bat jarriz)
Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil …
Mastodonen irakurri nuen aurreko batean @ziharae@mastodon.eus liburu hau gomendatzen. Liburutegian hartuta zegoen... apirilean itzuli behar du ta hartzen saiatuko naiz 😄
Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak …
2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down …
Besteak ulertzeaz
4 izar
Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.
Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko moduko liburua. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!
Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, …
Amelia Tiganus irakurri edo bideoren batean ikusi izan dut eta bera zen orain arte niretzako erreferentzia bakarra, prostituzioari buruz nire ezagutza eta iritziak lantzeko.
Liburu honetan dioena ondo ulertu badut "biziraule" edo "irtendako emakume" kategoriakoa da bera.
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. …
Bortitza
4 izar
Inkisizioari buruzko komiki hau oso gogorra suertatu zitzaidan. Badu meritua beraz! Halakoxea baita lantzen duen gaia.
Marrazkiei dagokionez, pertsonaiak oso arraroak dira, itsusiak orokorrean, eta nik ilustrazioaz ezer ez dakidan arren, hor ere lorpen maila altu bat dagoen susmoa dut.
Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan …
Gizon arrunt harrigarria
4 izar
Ezagutu beharreko pertsonaia da Cascanteko gizon hau. Harrigarria da bere bizitza, txundigarria nola batere ikasketarik gabe gauzak garbi izan eta ekintza zuzenak edo anarkistak burutzeko izan zuen jarrera. Eta komiki hau oso egokia da ideia orokor bat edukitzea erraz lortzeko.
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo …
Bigarren Mundu Gerraren ostean kokatzen da Alemanaren mamua, Alemania Naziko bi herritarrek lurzoru handi bat …
Nazixak gurian!
Baloraziorik ez
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna …
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna (Wilhelm Malleten datu bilketia exhaustibua dok, imajinatzen juat etorkizuneko ikerketak errezte aldera). Bestalde, alemanen puzzlia osatzeko piezen faltia dala, ezinbestian hari soltiak eta konjeturak gelditzen dittuk han-hemenka; baiña egilliak argi jiñok zer dan sigurra (froga dokumentalekin), zer zalantzazkua eta zer ezezaguna. Hutsuniak inferentziez ez betetzia gustau jatak.
Grazixia egin jestak manta elektrikuan kontua. Markina-Xemeinen urte asko egin najuan biharra, eta konturatu nintzanez, paziente askok jetsen bildurra manta elektrikuakin lotan gelditziari. Oin bajakixat zergaittik.