Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

(e)k Ander Izagirre(r)en SUBCAMPEÓN liburuaren kritika egin du

Ander Izagirre: SUBCAMPEÓN (Paperback, Spanish language, 2023, LIBROS DEL K.O) 5 izar

Con diecinueve años, Zuhaitz Gurrutxaga cumplió el sueño de su vida: debutar con la Real …

MUNDIALA

5 izar

Ezusteko atsegina liburua. Irakurritako kritika on guztiak baieztatzen dira. Zuhaitzek bere istorioa eta arazo mentalak komediaz kontatzen dituen bezala, oso ondo dago, baina Ander Izagirrek transkribapena are hobea da. Historiari dagokionez, sinestezina da Zuhaitzek futbola eta TOC arazoak uztartu ahal izatea. Liburuak arazo horiek ditu ardatz, baina futboleko liburua da. Clemente, Hasselbaink, lehen mailatik 2. B mailarako jaitsiera, euskal futbolaren nondik norakoak... Niretzat, 2000 urteetan futbolean hasi nintzenez, kontatzen dituen pasadizoak ezinbestekoak dira, oso liburu ona.

Alex erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Interesgarria @Alex! Esango nuke aditu izan dudala berari buruz... akaso @birasuegi@mastodon.eus -ri?

Bestalde, Paperjaleko arauak azkar samar prestatu genituen, beste leku batetik kopiatu eta moldatuta. Hobetzeko proposamenik baldin baduzu bidali lasai abaraska@sindominio.net emailera.

Momentuz paperjale.eus/conduct orrian euskarari buruz hau dio:

"Euskara. Webgune hau euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutakoa da eta euskaraz bizi da. Erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izanez gero, izan dadila noizean behingo zerbait. Liburuen kritikak, iruzkinak eta aipuak gutxienez euskaraz idatzi behar dira eta, hala nahi duenak, beste hizkuntza batzuk ere erabil ditzake. "

Alegia, irakurri duzun liburua edozein hizkuntzatan idatzia (edo itzulia) izan daiteke, baina guk hemen idazten duguna euskaraz izatea (normalean). Bestela munduko auskalo nor eta zenbat apuntatuko lirateke Paperjalen eta instantzia honen helburua ez da hori 😄