Erabiltzailearen profila

lilipa

mutxurdina@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

...badira itsasertzean elur koloreko loreak, eguzkiaren laztana maite dutenak. Hondar aleen artetik, goizero, burua altxatzen dutenak, eta egun jaio berriari beldurrik gabe begiratzen diotenak.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

lilipa(r)en liburuak

Irakurtzeko

Orain irakurtzen

avatar for mutxurdina lilipa bultzatuta

(e)k Nerea Pallares(r)en Punto de araña liburuaren kritika egin du

Nerea Pallares: Punto de araña (Paperback, Galego language, Editorial Galaxia) 5 izar

Chamada por ese espírito do mar bravo e do vento que peta na porta de …

Palilleirak

5 izar

Leitzako Arrosnabarrak etorri zaizkit gogora liburu hau irakurtzean; emakumeek, artazuriketan ari ziren bitartean, kantu zaharrak kantatzen zituztenekoa. Palilleirak dira eleberri honetako emakumeak, eta sareak ehuntzen eta josten dituzten bitartean, elkarri kontu zaharrak kontatzen dizkiote. Tradizioa eta fantasia uztartu ditu Nereak liburu honetan. Izan ere, gertakari lazgarri baten ondotik, emakumeek gizonak mendean hartzea pentsatuko dute Costa da Morteko herri batean, eta hartarako armiarmak deitzea erabakiko dute. Niri liluragarria egin zait nola deskribatu dituen zenbait pasarte Nereak, ia nire larrutan sentitu eta bizitzerainoko intentsitatez irakurri ditudanak. Izan Mariarena, izan itsasontziarena, edo beste asko. Liburu zoragarria da.

avatar for mutxurdina lilipa bultzatuta
Irati Jiménez Uriarte: Nora ez dakizun hori (Paperback, Euskara language, 2009, Elkar) 4 izar

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten …

Ez dakit nola egon naiz hainbeste urtez liburu hau irakurri gabe. Lotan zegoen liburutegian eta egun batetik bestera bizitzara bueltatu da. Izar guztiak emango dizkizut eta promesa egiten dut ez direla hainbeste urte pasako berriro nire eskuetan egon gabe.

(e)k Itxaro Borda(r)en Euri zitalari esker(r)i buruzko iruzkina egin du

Itxaro Borda: Euri zitalari esker (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko …

Istorio latza da Itxaro Bordak obra honetara ekarri diguna, gizakiaren aurpegirik beldurgarriena erakusten digulako. Eulia armiarma sarean itsatsita bezala sentitu naiz sarri, kapitulu bakoitzaren ondotik zer ote datorren jakin-minez, korapiloak nola askatuko ote diren jakin-egarriz. Eleberri beltza gustuko duenarentzat da bereziki gomendagarria.

(e)k Itxaro Borda egilearen Euri zitalari esker irakurtzen amaitu du