Com O Feitiço das Linguas , Carlos Taibo mistura alhos com bugalhos, com elegância e …
Hizkuntzak hizpide
Baloraziorik ez
Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.
Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:
(1) Carlos Taiboren liburu bat da.
Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...
(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.
Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:
Galegoa eta portugesa hizkuntza bera al dira? Jatorri bera duten bi hizkuntzak ala hizkuntza beraren bi aldaerak? Bakarra balira erabakiko bagenu, nola deitu? Izendatzea bera problematikoa izan daiteke: galegoa, portugesa, galego-portugesa, Galiziako portugesa.
Portugesari buruz hitz …

Portugesari buruz hitz egiten dugunean, zertan hitz egiten dugu? Lisboako portugesa ala Miño ibaiaren ertzekoa. Penintsulakoa ala Brasilekoa? Ba al da nazioarteko portugesa? Continuum-aren ideia garrantzitsua da. Anekdota bat kontatzen du. Carlosek lagun bat du Rio de Janeiroko unibertsitate batean. Behin, telebistako debate bat jarri zien ikasleei: BNGko politikari bat (galiziakoa) eta Bloco de Esquerdas-eko beste bat (Lisboakoa). Ikasleei galdetu zien bietatik zein ari zen portugesez eta zein ez. Ikasleak bat etorri ziren BNGko politikaria zela portugesez ari zena; bestea, beste hizkuntza batean ari zen, antzekoa bazen ere.
Interesgarria da erreintegrazionismoaren aldeko mugimendua. Egon da proiektu politiko bat, bi aldaerak elkarrengandik hurruntzea bilatu duena, bi herrien nortasuna ere elkarrengandik bereizteko. Erreintegrazionismoak, eten hori lehengoratzeko, galegoa portugesaren esparru komunikatibora hurbildu nahi du.
Jarrerak bitan banatzen dira: isolazionistak eta erreintegrazionistak. Erreintegrazionismo moderatua (minimo batzuk) eta erradikala. Carlosen ustetan, erreintegrazionisten artean -isolazionisten artean ez bezala- hizkuntzari buruz asko dakien jendea dago. Ezker-eskuin ardatza ez dator beti bat erreintegrazionismo-isolazionismo adartzarekin... baina mugimendu libertarioa, historikoki, erreintegrazionismoaren aldekoa izan da beti.
Ortografia ez da kontu hutsala... Nik neuk errazago irakurriko nukeen, galego normatiboan idatzita egon izan balitz... baina zailtasunak beste batzuek izango lukete.
(3) Bigarren izenburua "(pseudo)biografia linguistiko bat" delako.
Iruditzen zait (auto)biografia linguistikoak oso baliabide baliotsuak direla hizkuntzen egoera sozialean sakontzeko. Nire iritziz... honetan apurto bat motz geratu da liburua.
Madrilen jaioa, galiziarrak ditu gurasoak. Etxean gaztelaniaz hazia eta hezia. Galego-hiztun berria da. Ez du horretaz gehiegi kontatzen. Hizkuntzak maite ditu eta halako lilura bat nabaritzen zaio: hiztegiak eta hizkuntza ikasteko metodoak biltzen ditu. Ez nuen bere fazeta hori ezagutzen.
Akordatzen naiz Maite Puigdevall irakasleak ikastaro labur bat eman zuela biografia linguistikoei buruz. HIru bideotan geratu zen jasota interneten. Hemen:
2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea
Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan …
Zeruak eta Lurrak
4 izar
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. …
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. Pare bat elkarrizketa entzun diot, eta orohar pertsona interesgarria iruditu zait. Bi saio ditu #LizardirenBaratza podcastean: elkarrizketa bat Castillo Suarezekin eta poema hautaketa bat, musikaz lagunduta.
Liburu bakoitzak atzean soinu-banda bat duela uste dut. Batzuetan horretan jolasten dut: liburu bat hartu eta soinu-banda asmatzen saiatu. Zeru Lurren Liburuaren banda sonora Txomin Artolaren "Belar Hostoak" izan zitekeela pentsatu nuen, bertan Txominek Walt Whitmanen bertsoak euskaratu eta musikatu baitzituen, eta Whitman da, ziur aski, naturaren poeta, beste inor baino gehiago. Elkarrizketa batean, ordea, ezetz entzun nion... bere poesiak ez zuela Whitmanekin zerikusirik, oso bestelakoa zela. Lizardiren Baratzan, Zeru Lurren Liburuari buruzko saioan, IbilBedi taldearen "Berandu baina garaiz" diska aukeratu zuten liburuari soinu-banda emateko. Programa entzun ondoren, hautaketa bikaina iruditu zitzaidan.
2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea
Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, …
2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea
Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, …
Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du.
Bruce Bechdel, pertsona urrun …
Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen …
Fun Home!!! Izenburu xelebrea ;-)
Baloraziorik ez
Graziosoa da izenburua... Bitxia da funeraria bati (Funeral House) poz-etxea (Fun Home) deitzea ;-)
Ez naiz nobela grafikoen zale. Tarteka zeozer irakurtzen dut baina oso gauza berezia izan behar du. Ohiko nobeletan baino errazago deskontzentratzen naiz... Kasu honetan, gainera, behin baino gehiagotan galdu naiz erreferentzia literarioetan. Literatura anglosaxoia ez da nire fuertea. Izenburuak ezagutu bai... baina irakurri gabeak ditut gehienak (edo aspaldian irakurriak). Deigarria egin zait horrenbeste izenburu agertzea.
Halere gustura irakurri dut. Iruditu zait hainbat plano agertzen direla liburuan eta horrek bizitasuna ematen diola.
Aitaren homosexualitate izkutua eta ez horren izkutua kontatzen du. Alisonek berak noiz erabaki zuen lesbiana zela (lehenagotik bazekien ere). Bere lehen hilekoa. Bere aitarekiko harreman konplikatuak eta etxeko giro "toxikoa". Gustatu zait lagunei bere aitaren heriotzaren berri nola ematen die: "... a, bai. Eta aita hil egin da. Kamioi batek harrapatu du (barrezka)..." Normala lagunek ez sinistea!
Diarioaren istorioa ere gustatu zait. Esaten dutenez, diario …

Diarioaren istorioa ere gustatu zait. Esaten dutenez, diario bat idaztea bizitzaren metafora da: bizi duzuna edo bizi duzunetik kontatu nahi duzuna. Bitxia da Alisonek diaroarekin duen harremana: zer kontatu eta zer izkutatu (badaezpada). Baita bertan idatzen duena "modulatu" beharra ("nik uste" muletilla gehituz), edo idatzi ondoren orban baten bidez estaltzea ere.
Bitxia egin zait istorioa antolatzeko modua. Kapituluek kiribil baten moduan funtzionatzen dutela iruditu zait: beste leku eta garai batean hasi bai, baina leku berdinera iristen dira (aitarekiko harremanetara).
Ez da normalean hautatuko nukeen liburu bat... baina gustura irakurri dut.
Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du.
Bruce Bechdel, pertsona urrun …
elegose irakurle klubean Ursula K. Le Guin-en Oihan hitzean mundua liburua irakurri genuen. Izena bai, baina bere obra oso gutxi ezagutzen nuen, liburu horretatik harago. Gogoa nuen zeozer gehiago irakurtzeko. Traficantes de Sueños editorialak antolatu zuen ikastaro baten audioak berreskuratu nituen eta Las niñas Salvajes liburua jaitsi.
Hainbat apunte jaso ditut: lehena Le Guinen obrari buruz eta beste hiru las Niñas Salvajes liburuari buruz. Egia esan, liburuak badu Shakespeareren obren puntu bat: ezkontza derrigortu bat, fantasma bat eta amaiera tragikoa.
(1) Esaten dute Le Guinek antropologo-sena zuela; lehen-lehenik mundu berriak asmatzen zituela eta gero haien azterketa etnografikoa egin. Zientzia fikzioa egiten zuen, baina ez teknologian ardaztua, baizik eta soziologian. Bere obrek badute tristura puntu bat. Ez zaio perfekzioa gustatzen. Ez du utopia perfektorik irudikatzen... Ez du maite "basati onaren" metafora, horren atzean ez baitago ontasunaren eta gaiztakeriaren arteko kontraesanik; baizik eta sumisoaren eta errebeldearen …
elegose irakurle klubean Ursula K. Le Guin-en Oihan hitzean mundua liburua irakurri genuen. Izena bai, baina bere obra oso gutxi ezagutzen nuen, liburu horretatik harago. Gogoa nuen zeozer gehiago irakurtzeko. Traficantes de Sueños editorialak antolatu zuen ikastaro baten audioak berreskuratu nituen eta Las niñas Salvajes liburua jaitsi.
Hainbat apunte jaso ditut: lehena Le Guinen obrari buruz eta beste hiru las Niñas Salvajes liburuari buruz. Egia esan, liburuak badu Shakespeareren obren puntu bat: ezkontza derrigortu bat, fantasma bat eta amaiera tragikoa.
(1) Esaten dute Le Guinek antropologo-sena zuela; lehen-lehenik mundu berriak asmatzen zituela eta gero haien azterketa etnografikoa egin. Zientzia fikzioa egiten zuen, baina ez teknologian ardaztua, baizik eta soziologian. Bere obrek badute tristura puntu bat. Ez zaio perfekzioa gustatzen. Ez du utopia perfektorik irudikatzen... Ez du maite "basati onaren" metafora, horren atzean ez baitago ontasunaren eta gaiztakeriaren arteko kontraesanik; baizik eta sumisoaren eta errebeldearen artekoa.
(2) Gizarte-egitura. Ziur aski horixe da deigarrien egiten den kontuetako bat... Klase edo kasten banaketa (lurra, sustraia eta kukula) eta arau sozial zorrotzak: non norekin ezkondu daitekeen, janzkerak...
(3) Traidorearen figura. Bere herrian bahitu ondoren, arau sozial horiei jarraiki, bere bahitzailearekin ezkondu den emakume bat da protagonista (baita ezkondu ondoren bere bahitzailea hil duen horren arreba ere). Nola ikusi behar dugu pertsonaje hori? Euren herrikideek ez ote lukete traidore bezala ikusiko. Malincheren figurarekin konparatu izan da. Mexikon ba omen dago horri buruzko eztabaida bat: gauza bat da Malintzin eta beste bat Malinche. Malinche historia ofizialaren konstruktu bat besterik ez da; Cortesekin maitemindu zen traidorea, alegia. Gauzak konplexuagoak dira.
(4) Fantasmaren figura. Lurperatu ez duten neskato hilaren fantasma entzuten da gauez negarrez. Gertatuaren memoria da. Konpondu gabeko afera bat. Holako zerbait zen fantasma, Lacan-en psikologian?
ATSOtitzak dio: gazteak baleki, zaharrak baleza
Kontrara ere berdin da egia: gazteak baleza, zaharrak baleki
Lanean, nire adineko lankideak zenbakiak egiten hasi dira, erretirorako zenbat falta zaien jakiteko. Euskaltegi garaiko ez-dakit-zenbat-urte ditut nik, kotizatu gabeak. Kezka horiek urruti ikusten ditut oraindik ere. Gaztetako prekarietateak gaztetzen nau oraindik ere.
Zahartzaroari lotuta, Xabier Leteren abesti bat izan dut beti buruan:
Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan.
Akordatzen?
Alzeimerra izan duenik ezagutu dut gertutik. Gogorra da norbera izatearen kontzientzia nola galtzen den ikustea: iragana geroan ez irautea.
Berria egunkarian irakurri dut espazioaren ulerkera aldatu egiten zaigula zahartzarora iristen garenean. Txikiagotu egiten zaigu. Gertutasuna bilatzen dugu: espazio ezagunak, eta txikiagoak. Zahartzaroa birpentsatu beharra dago: gaur egun zaharra izatea zer den birpentsatu, desestigmatizatu eta errealitate berriak diseinatu. Artikulu honetan irakurri dut: www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/zahartzaroari-inoiz-baino-arbuio-handiagoa-diogu_2137268_102.html
Gustatu zait Andrezaharraren Manifestua. Manifestu bat zer den?
Manifestu bat da
zure garaiaren eta zure …

zure garaiaren eta zure gizartearen
Arrazoiaren aurka idaztea
lehio bat zabaltzea etorkizunera
Subjektu berri baten aldarria da Andrezaharraren manifestua; andrezaharra subjektu gisa:
Askotarikoa da, zahar izatera iritsi diren emakume libreen fusioa. Litekeena da alaba bat ukaitea, baina ez da "inoren" ama. Za-ha-rra dela aitortzen du... erretiratua, des-okupatua; arinagoa, alegia.
Andrezaharrak bizitzaren saminak pilatuak ditu; kalea okupatzea beharrezkoa dela ikusten du; jabeturik dago adinaren eta denboraren zamaz. Inoiz baino ozenago sentitzen ditu aditzak modu pasiboan bizitzeko beharra: zaindua izan, laztandua izan, mimatua izan, errespetatua izan...
Badago zahartzaroaz gogoetatzeko beharra. Nik behintzat hala sentitzen dut. Poesiak horretan lagun dezake:
poesiaren funtzioa
hiztegia berridaztea da
deserosotasuna erein
harridura elikatu
/.../
argi bat piztea iluntasunean