Alex erabiltzailea Ursula K. Le Guin(r)en Las niñas salvajes irakurtzen hasi da

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
85% osatuta! Alex(e)k 20 liburutik 17 irakurri ditu.

ATSOtitzak dio: gazteak baleki, zaharrak baleza Kontrara ere berdin da egia: gazteak baleza, zaharrak baleki
Lanean, nire adineko lankideak zenbakiak egiten hasi dira, erretirorako zenbat falta zaien jakiteko. Euskaltegi garaiko ez-dakit-zenbat-urte ditut nik, kotizatu gabeak. Kezka horiek urruti ikusten ditut oraindik ere. Gaztetako prekarietateak gaztetzen nau oraindik ere.
Zahartzaroari lotuta, Xabier Leteren abesti bat izan dut beti buruan:
Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan.
Akordatzen?
Alzeimerra izan duenik ezagutu dut gertutik. Gogorra da norbera izatearen kontzientzia nola galtzen den ikustea: iragana geroan ez irautea.
Berria egunkarian irakurri dut espazioaren ulerkera aldatu egiten zaigula zahartzarora iristen garenean. Txikiagotu egiten zaigu. Gertutasuna bilatzen dugu: espazio ezagunak, eta txikiagoak. Zahartzaroa birpentsatu beharra dago: gaur egun zaharra izatea zer den birpentsatu, desestigmatizatu eta errealitate berriak diseinatu. Artikulu honetan irakurri dut: www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/zahartzaroari-inoiz-baino-arbuio-handiagoa-diogu_2137268_102.html
Gustatu zait Andrezaharraren Manifestua. Manifestu bat zer den?
Manifestu bat da zure garaiaren eta zure …

Manifestu bat da zure garaiaren eta zure gizartearen Arrazoiaren aurka idaztea lehio bat zabaltzea etorkizunera
Subjektu berri baten aldarria da Andrezaharraren manifestua; andrezaharra subjektu gisa:
Askotarikoa da, zahar izatera iritsi diren emakume libreen fusioa. Litekeena da alaba bat ukaitea, baina ez da "inoren" ama. Za-ha-rra dela aitortzen du... erretiratua, des-okupatua; arinagoa, alegia.
Andrezaharrak bizitzaren saminak pilatuak ditu; kalea okupatzea beharrezkoa dela ikusten du; jabeturik dago adinaren eta denboraren zamaz. Inoiz baino ozenago sentitzen ditu aditzak modu pasiboan bizitzeko beharra: zaindua izan, laztandua izan, mimatua izan, errespetatua izan...
Badago zahartzaroaz gogoetatzeko beharra. Nik behintzat hala sentitzen dut. Poesiak horretan lagun dezake:
poesiaren funtzioa hiztegia berridaztea da deserosotasuna erein harridura elikatu /.../ argi bat piztea iluntasunean
Ona. Oso ona. Bikaina. Aspaldian irakurri dudan onenetakoa. Eskola guztietan irakurtzeko modukoa.
Zaila da liburua definitzea, baita laburtzea ere: txirrindularitza kontuak, gerrako haur baten istorioa, iheslariei laguntzeko konjuratu den herri oso bat, egunero entrenatzearen aitzakiaz dokumentu faltsuak garraitzen dituen txirrindulari profesionala, han goitik itsasoa ikusten delako mendia igotzen duten itsasozaleak... Liburu korala da, protagonista ugari dituena; den-denak inportanteak. Badu kutsu surrealista bat... garai bateko film italiarren modukoa. Benetan merezi du irakurtzea.
Izan ere, iraultza egiteko era asko dago Ponte a Ema herrian: pelikula italiarrak jartzea, gereziak banatzea, garrafoiak garraiatzea, liburuak azpimarratzea, faltsifikazioak egitea, arropa berriak erabiltzea...
Eta, hara non, lerroartean, (eko)faxismoaren definizio bikaina: "Zu eta ni, biok, mendian gora bagoaz kantinplora bakarrarekin, eta hilzorian bagaude, biotako batek edan beharko du ur hori, ze konpartituz gero ez dugu izango ur nahikoa, eta batek edaten badu, gutxienez bat hori salbatu egingo da. Eta ez izan dudarik nik bizirik segitu nahi dudala."
Zaila …

Zaila da laburtzea, baina, ahal baduzue, irakurri!

Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan …

Egia aitortzen badizuet, zientzia fikzioa ez dut gustukoa izan, duela oso gutxira artea. Agian #paperjale ren bidez hartu diot gustua. Ziur aski ez da oso termino egokia. Zientzia fikzio gisa izendatzen diren liburu gehienek (onak direnak, behinik-behin) bestelako kategorizazioa mereziko lukete.
"Apokalipsia guztioi erakutsia" irakurtzeko gisa markatu dut, baina benetan orain arte deigarri egin zaidana "independentziaren dekalogoa" proiektua izan da. 10 ipuin izango dira Euskal Herriko independentzia hizpide. Ez da zientzia fikzioa izango, baizik eta, Donna Haraway-k esango lukeen moduan, fikzio espekulatiboa. Etorkizun inprobableak esploratu, eta etorkizun posibleen zantzuk bilatu. Lehen bost narrazioak #mastodon en bidez partekatu ditu, eta horiei buruzko iritzia eskatu du. Bere web-orrian argitaratu ditu: josebagabilondo.weebly.com/
Iragarri duenez, liburua laster argitaratuko du. Zuek aukeratu: (a) web-orrira joan eta han argitaratu dituen istoriak gozatu; (b) hilabete batzuk itxaron eta liburua eskuratu oso-osorik... (Edo biak)

Subjektua omen da europar filosofia modernoaren mamia eta azala. Haren gainean eraiki dira doktrina politiko, moral edo epistemologiko modernoak, hitz …

Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan …
Ongi. Badu suspense puntu bat.
Pertsonaien izenengatik izan daiteke, edo idazkeragatik, baina nobelak badu halako kutsu zaharra... beste garai bateko nobela izango balitz bezala. Iruditu zait apropos egina dagoela; hau da, Joxanek hizkera hori erabili duela nobela garai hartan giroteko.
Karlistadei buruz euskaraz irakurri ditudan liburuak edo ikusi ditudan film apurrak karlisten ikuspegitik kontatuak daude , ez liberalen ikuspegitik. Alde horretatik, iruditu zait estereotipo batzuk apurtzen dituela. Bitxia egin zait pertsonaje historikoak erabiltzea fikzioa kontatzeko... Tarteka sarean begiratu behar izan dut, dena delako pertsonaje bat benetakoa ala fikziozkoa ote den jakiteko.
Grazia egin dit Bilintx eta Domingo Kanpaña liburuan ikusteak... Ezaguna da elkarri zirika ibili ohi zirela:
Mando baten gainean Domingo Kanpaña ez zihoak hutsikan mando horren gaina. Azpian dihoana mandoa dek baina, gainekoa ere badek azpikoa haina mando baten gainean bestea alajaina.
Amaiera agian apurtxo bat deskonpensatua dago. Agian azkarregi gertatzen da.

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari …
@karrikas eliburutegia.euskadi.eus-en audioliburu formatuan ere eskura daiteke, nahiago baduzu.

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari …