Hemen #LiburuEguna egunero da, baina ekialde urrunetik postaz iritsi diren liburu eder pare batekin ospatu nahi dut, kooperatibismo eraldatzailean burkide, Ivan Miró eta @hedoi_etxarte lagunek idatziak.
Moltes gracias Manifest Llibres!
#AmorCoop #KoopMaitasuna 🌾
...
Hemen jarraituko dugu:
@birasuegi@paperjale.eus
@Talaios_Liburutegia
#TalaiosLiburutegia #irakurketak
#ESE #Koop
Erabiltzailearen profila
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak
2025 urteko irakurketa-helburua
33% osatuta! Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 4 irakurri ditu.
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Mikel Alvarez Sarriegi egilearen Euskalia irakurtzen amaitu du
Euskarazko #ZiFi-a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).
Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi-ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.
Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.
Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi-a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.
Beñat Irasuegi Ibarra mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Edukiari buruzko abisua 1. kapituluaz
@mikelgs Euskaraz eta gazteleraz irakurria dut, eta nobelaren oso fan naiz. gertatzen den tokietara joan nintzen irakurri ondoren. Amaieran komentatzen dugu ;)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia irakurtzen hasi da
Lasai egon nahi nuen Euskalia irakurri eta gozatzeko, eta itxaronaldia luzatu bada ere, hasi naiz. Lehen kapituluetan #ZiFi, euskal pop-folk, eta telesailen erreferentzia-irudi mordoa ekarri dizkit, eta nik uste ezagutzen dudan Bittori XD Aurrera irakurketarekin!
Talaios Liburutegia (e)k Epikuro egilearen Zoriontasunaren defentsan irakurtzen amaitu du
Gozatu. Gozatu oporrak, egunerokoa, lan gutxiago egitea, laguntasuna, bizitza ona. Gozatu gauza txiki eta ederrenekin. #EpikuroGehiago! #ESE
[Gozatzeko gomendio bat, irakurri Katakrak kooperatibak argitaratu duen 'Zoriontasunaren defentsan', Epikuro euskaraz]
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Epikuro(r)en Zoriontasunaren defentsan irakurri nahi du
Gozatzen ikasteko liburu bat, zoriontasuna materiala, kolektiboa eta egunerokoa baita. Mila esker Katakrak , Jonathan Lavilla eta Javier Aguirre, #Epikuro|ren pentsamendua berriro euskarara ekartzeagatik. Irakurtzeko gogoz. #EpikuroGehiago 🌿
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Elio Vittorini(r)en Solasaldia Sizilian irakurri nahi du

Solasaldia Sizilian, Elio Vittorini, Pello Lizarralde
Sizilia da Mediterraneo itsasoaren bihotza. Bertan izan dira greziarrak, erromatarrak, bandaloak, bizantziarrak edota mairuak. Sizilia dira gosea, migrazioa, biolentzia amaigabea. …
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Eneko Barberena Mondragon(r)en Suak erreko ez balu irakurri nahi du (Amaiur)

Suak erreko ez balu, Eneko Barberena Mondragon (Amaiur)
Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia …
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Leslie Feinberg(r)en Mari-mutil handi baten bluesa irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Annie Ernaux egilearen Gertakizuna irakurtzen amaitu du

Gertakizuna, Annie Ernaux
Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean irudirik eta pentsamendurik gabeko zirrara …
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Annie Ernaux(r)en Gertakizuna(r)i buruzko iruzkina egin du
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Gertakizuna puntuatu du: 5 izar

Gertakizuna, Annie Ernaux
Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean irudirik eta pentsamendurik gabeko zirrara …







