Bukatu dut irakurtzen eta bikaina iruditu zait. Euskal memoria historikoa zerrendan gehitu dut!
Kritikak eta Iruzkinak
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs (e)k Xabier Mendiguren Elizegi egilearen Oso latza izan da irakurtzen amaitu du
mikelgs (e)k Oso latza izan da puntuatu du: 5 izar

Oso latza izan da, Xabier Mendiguren Elizegi
1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …
mikelgs (e)k Los surcos del azar puntuatu du: 5 izar

Los surcos del azar, Paco Roca
A través de los recuerdos de Miguel Ruiz, republicano español exiliado en Francia, Paco Roca reconstruye la historia de La …
mikelgs (e)k Laurent Schafer(r)en Cuántix [cómic] liburuaren kritika egin du
Helduentzako nik uste
4 izar
Ondo dago fisika kuantikoari buruz pixka bat ikasteko. Baina pixka bat, ze hain justu oraindik zientifikoki ulertzen ez diren gauzak aipatzen ditu, eta komikian azaltzen diren gauza ugari ez ditut ulertu, egia esan.
Liburu erdia arratsalde batean irakurri nuen. Grabitatearekin hasten den puntutik aurrera kostata.
Genero aldetik detaile itsusi batzuk dauzka (gizonak barbakoan, emakumea etxeko lanetan etab. Ez dakit).
Besterik gabe, irakurri daiteke 😄🤓👍
mikelgs (e)k Marta Espar(r)en Los secretos de un parto feliz / Secrets to a Happy Childbirth liburuaren kritika egin du
Ez da tituluak ematen duen bezain flipaua
5 izar
Diskurtso zientifikoa eta zentzuzkoa du. Emakumeen testigantza ugarirekin, azken hamarkadetan erditzeen inguruan egon den paradigma aldaketa azaltzen du: medikalizazioa arazoak daudenean hasten dela, bestela erditze fisiologikoa lortu behar dela, baita ospitalean ere...
Haurdunaldian zehar irakurri dugun beste liburua hau da eta beste funtzio bat du, gida erabilgarriagoa da seguru aski.
mikelgs (e)k Laia Casadevall(r)en Guía para un embarazo consciente liburuaren kritika egin du
Haurdunaldian zehar informatzeko ona
5 izar
Pare bat liburu irakurri ditugu (lehen) haurdunaldian zehar. Hau da bat eta gomendagarria da! Funtsean, kontuan izan beharreko gauzen gida bat. Erosi egin dugu, aurkibidea hortxe izan eta begiratzeko erosoa izan dadin. Norbaitek nahi badu, eskatu eta utziko!
Irakurri genuen bestea hau da eta desberdina da: emakumeen testigantza gehiago; liburu zaharragoa da eta erditzeen inguruan egon den paradigma aldaketa adierazten du...
mikelgs (e)k Monika Arratibel Goñi(r)en Laino txiki, egizu negar poliki liburuaren kritika egin du
Oso ona!
5 izar
Youtuben ikusi nuen egileak berak irakurrita, liburu hau: www.youtube.com/watch?v=--_ZD2IA2C8
Denda batera joan eta erosteko asmoa daukat!
mikelgs (e)k Uzuri Albizu Mallea(r)en Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak liburuaren kritika egin du
Super interesgarria
5 izar
Doktore tesi bat izateko, irakurtzeko benetan interesgarria den liburua iruditzen zait. Etxean badaukat kopia bat paperean, nire lagun batek egindako lana baita. Norbaitek irakurri nahi baldin badu, gustura helaraziko diot.
Matematikarekin txikitan daukagun harremana, neska edo mutila izanda... matematika irakaslea nolakoa izan ohi den, gizona edo emakumea izanda...

The Power, Naomi Alderman
What would happen if women suddenly possessed a fierce new power?
In THE POWER, the world is a recognizable place: …
mikelgs (e)k Arturo Pérez-Reverte(r)en El capitán Alatriste liburuaren kritika egin du (Las aventuras del capitán Alatriste -- 1)
Gaztetan oso gustura irakurria
5 izar
Ez dakit gaur egun gustatuko litzaizkidakeen, baina serie honetako batzuk irakurri nituen eta asko murgildu nintzen gaztetan.
Gogoratzen dut portadaren kolorea bera, ilustrazioak... oso-oso eleganteak iruditzen zitzaizkidala.
Egilea harroputz hutsa iruditu zait gerora eman dituen elkarrizketa batzuetan, baina tira.
mikelgs (e)k Lorenzo Mediano(r)en Tras La Huella Del Hombre Rojo (Novela His) liburuaren kritika egin du
Borobila
5 izar
Oso-oso gustura irakurri nuen gaztetan. El clan del Oso Cavernario liburuen antzekoa da, baina liburu bakarra.
mikelgs (e)k Jean M. Auel(r)en El clan del oso cavernario liburuaren kritika egin du (Los Hijos de la Tierra)
Nire lehen liburu lodiak
5 izar
Ez nituen guztiak irakurri, baina liburu hauen oso oroitzapen ona dut.
Oso ondo dago baita ere Tras la huella del hombre rojo, liburu bakarra kasu honetan.
mikelgs (e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du
Frantses batek idatzia
4 izar
Edukiari buruzko abisua Spoiler pixka bat, gutxi.
Aljeriar jatorrikoa eta emakumea da idazlea, beraz ez dut esango legitimitaterik ez duenik, baina "nondik" idatzita dagoen jakin beharko luke irakurleak. Gaizto bakarrak beltzez jantzitako gizonak dira kontakizunean (musulman oso itxiak, haraxeagokoak). Mendebaldeari buruzko hitz erdirik ere ez dago. Eta hori ez da zintzoa.
Liburu ona hala ere, eta gomendatzen dut.

Bi anai, Bernardo Atxaga
Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute txoriak, katagorriek, sugeak, izarrak …

![Laurent Schafer, Isabel Soto: Cuántix [cómic] (Paperback, 2020, Alianza Editorial)](/images/covers/5941c5f7-1069-406a-a088-a2f71eff175b.jpeg)







