Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Caliban eta sorgina, Silvia Federici: Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide …
Liburu mardula
Baloraziorik ez
Lan itzela dago liburu honetan, baina ezin izan nuen irakurtzen bukatu, espero nuena baino mardulagoa zelako. Agian euskarazko itzulpena egin zitekeen arinagoa, ez dakit.
Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451 zenbakidun kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabiletan, liburuak erretzea da bere lana, bere …
Long before "going green" was mainstream, Dr. Seuss's Lorax spoke for the trees and warned …
Testua, audioa eta bideoa
5 izar
Ipuin hau ez da behar bezain ezaguna. Ipuin ekologista gisa aurkeztu ohi da eta kapitalismoaren edo estraktibismoaren kritika zuzena egiten du (natura agortzeaz gain, gizakien migrazioa ere aipatuz). Ordena honetan gomendatzen ditut:
PDF-a erraz eskuratzen da interneten, adibidez hemen. Ingelesez irakurtzea onena, errimak eta esaldien kadentzia bikainak baitira.
Ondoren gomendatzen dut ipuineko irudien gainean audio daukan hau.
Eta azkenik bideo zahar [hau],(https://www.youtube.com/watch?v=8V06ZOQuo0k) baina hori jada ez da literatura, hori jada telebista ikustea da.
Ez dut gomendatzen 2012ko filma, trailerrean bera ez zitzaidan gustatu... filma ikusteko gogoa kendu zidan. Ikusten badut eta gustatzen bazait, iruzkin hau editatuko dut.
Inuzentea ni, Frantziar inperialismoaren aurkako zerbait eapero nuen. Baina ez. Egilea gainera Reunion irletan bizi dela (zela?) uste dut, beraz...
Okerrena da liburua erosi egin nuela, behin erosiko eta hanka sartu! Jakina, gainontzekoan kalitate handiko lana da seguru: marrazkiak, istorioaren gidoia-edo... ez naiz batere aditua eta seguru badaukala kalitatea.
Umearen lehenengo begiratuak eta irrifarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak… mirari txiki horiek noiz gertatuko zain …
Hizkuntzalaritza hasiberrientzat
4 izar
Liburu erdia oso-oso gustura irakurri nuen, hortik aurrera interesa jaitsi zitzaidan eta erdizka daukat, baina helduko diot egunen batean seguru aski. Oso liburu ona iruditzen zait, gaiak dosi txikitan aurkezten dira, beti egitura berdintsuan, erakargarrian eta ulertzeko moduan.
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …
Pasada bat da, dagoeneko "badakizun" zerbait irakurtzen duzunean liburu batean. Hori lortzen du tarteka Harkaitz Canok! (adibide bat)
Beste hausnarketa batzuk, ordea, ez zaizkit iritsi eta aspertu naute. Baina batzuek, abila da idazlea gero, aspertu egin naute eta... halako batean borobildu egiten ditu, eta gustatu! Horixe gertatu zait 280 orritik aurrera.
Liburua bukatzen ari da eta azkar irakurtzen ari naiz, eta aldi berean motel irakurri nahi dut, ez dadila bukatu...
Bertsolariak sarri saiatzen dira hitz-jokoak egiten eta hausnarketa borobilak eskaintzen, entzuleari irakatsi eta pentsatzen laguntzen. Idazle honek ere hori egiten du. "Prosalaria" dela esateak balio du? Idazle guztiak saiatzen dira horretan? Ez, ezta? Batzuetan paragrafo batean eskaintzen du bizitzari buruzko hausnarketa borobil bat, eder-ederra. Beste batzuetan orri batzuk hartzen ditu. Bereziki saiatzen da horretan Cano, narratzaile gisa. Idazle hau prosalari galanta da! Beste honetan ere sumatu eta gozatu nuen hori, baina irakurleari gehitxo eskatzen ziola iruditu zitzaidan. Hemen karanbola …
Pasada bat da, dagoeneko "badakizun" zerbait irakurtzen duzunean liburu batean. Hori lortzen du tarteka Harkaitz Canok! (adibide bat)
Beste hausnarketa batzuk, ordea, ez zaizkit iritsi eta aspertu naute. Baina batzuek, abila da idazlea gero, aspertu egin naute eta... halako batean borobildu egiten ditu, eta gustatu! Horixe gertatu zait 280 orritik aurrera.
Liburua bukatzen ari da eta azkar irakurtzen ari naiz, eta aldi berean motel irakurri nahi dut, ez dadila bukatu...
Bertsolariak sarri saiatzen dira hitz-jokoak egiten eta hausnarketa borobilak eskaintzen, entzuleari irakatsi eta pentsatzen laguntzen. Idazle honek ere hori egiten du. "Prosalaria" dela esateak balio du? Idazle guztiak saiatzen dira horretan? Ez, ezta? Batzuetan paragrafo batean eskaintzen du bizitzari buruzko hausnarketa borobil bat, eder-ederra. Beste batzuetan orri batzuk hartzen ditu. Bereziki saiatzen da horretan Cano, narratzaile gisa. Idazle hau prosalari galanta da! Beste honetan ere sumatu eta gozatu nuen hori, baina irakurleari gehitxo eskatzen ziola iruditu zitzaidan. Hemen karanbola kontzeptualak eginago ematen zaizkio irakurleari, barraketako atrakzio batean igo eta berak ematen dizkizu bueltak.
Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, …
Asko gustatu zait @Alex zure iruzkina liburu honi buruz, baina orain ezabatu egin dela dirudi! Agian nahiago duzu Kritika moduan argitaratu? Horrela liburuan klik egiten duen edonork ikusiko du
Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …
Ez nuen benetan ezagutzen!
5 izar
Hasierak ederki sartu ninduen liburuan eta gustura hasi nintzen irakurtzen.
Gero bolada batez aspertuta ibili nintzen, ez nuelako espero hain atzera joan eta azalpenak emango zituenik. Gainera, idazkera berezia du eta hasieran nekeza baina gero gustagarria suerta daiteke.
Hamargarren kapitulutik aurrera bizkortu zitzaidan irakurketa eta, berriro zati aspergarriak zeudenean, hobeto onartu nituen. Izan ere, hilabeteen joana eta bidaietako denbora irakurleoi ulertarazteko, orri batzuk erabiltzea eta paisaiak deskribatzea modu ona da.
Liburua amaitzen ari zela, iruditzen zitzaidan horrelako esaldiak irakurtzen jarrai nezakeela gehiago eta gehiago. Zerbait ona baldin bada, egunero pixka bat gustura, ezta? Gainera, itzulpena bikaina dela iruditu zait.