mikelgs (e)k The Complete Maus puntuatu du: 5 izar

The Complete Maus, Art Spiegelman
On the occasion of the twenty-fifth anniversary of its first publication, here is the definitive edition of the book acclaimed …
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

On the occasion of the twenty-fifth anniversary of its first publication, here is the definitive edition of the book acclaimed …
Kaixo @Behizain , uste dut hanka sartu nuela aurrekoan. Zure iruzkin bat ikusi nuen liburu honena paperjale.eus/book/4915/s/homenaje-a-cataluna eta nire kritika ere beheko partean ikusi nuenez, pentsatu nuen gaizki igo zenuela liburua.
Nik ingelesez irakurri nuenez, zuk igotako liburua aldatu, portada jarri, deskribapena ISBN eta guztia aldatu nion... Barkatuuuu
Gero konturatu nintzen liburuaren beste edizioetatik ere agertzen zirela komentarioak, horregatik zegoen nirea hor. Esaten badidazu zein den zuk irakurri duzun liburuaren ISBN-a, zuzenduko dut!
Kenavo liburuaren kritika egin dut @Mendilarre , zerbait kentzea nahi duzu spoilerra delako edo? Hala bada, esan lasai!
Zalantza handiak izan ditut zenbat izar jarri... edo izarrik ez jartzea ere... (hori zen errazena eta koldarrena nire partetik). 40. orrian Anek esaten duen gisan kultura zenbakitu beharra ez dago ondo...
Erraz irakurtzen den liburua da: istorioa altxor baten bilaketa delako, bidaiatu egiten dutelako, kapitulu motzak, eszena erotikoren bat... Gazteentzako bereziki interesgarria. Nire buruan Marilyn lesbiana zen eta ez zion mutil bati muxurik emango, baina tira jaja
Ikusten diodan arazo bat da sinonimo eta esamoldeen erabilera gehiegizkoa. Euskararen didaktikarako edo gordailu lana egiteko idatzia dela dirudi une batzuetan. Naturaltasuna edo sinesgarritasuna galarazten dio horrek batzuetan, batez ere dialogoetan (narratzailea jasoago mintzatzea normala da).
Bertsozaletasuna transmititzen du eta Bretainiari buruz ere zerbait ikasten da, hori bai gustatu zaidala! Zein neurritan ote da autobiografikoa liburua? 😄
EDIT: kritika hau idatzi ondoren ikusi dut egileak berak antzeko zerbait esaten duela liburuaz! Desiatzen nago bere beste liburua irakurtzeko, berez horren bila joan nintzen liburutegira, baina ez zegoen eskuragarri: Ostadar 7310

Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait …
Izugarri gustatu zitzaidan ipuin hau (ez dakit ume bati gustatuko litzaiokeen, heldu bati behintzat bai).
K-pax filma ikusi baldin baduzue, antzekotasun batzuk badaude.
Gomendagarria!
Sarritan kritikatzen dira autolaguntza liburuak ezker politikotik, ez dutelako sufriarazten digun sistema kritikatzen. Ez dutelako gizartea antolatzera bultzatzen, baizik eta norbanakoen ardura gisa jartzen duelako sufritzea edo ondo funtzionatu eta bizitza konpontzea (psikologikoki izorratuta dagoen jendeari gainera...).
Ulertzen ditut kritika horiek, eta nik ez ditut mota horretako liburuak irakurtzen normalean, baina liburu honekin dezente flipatu nuen (gazte samarra nintzen irakurri nuenean). Sekta bateko burua izan liteke idazlea, arazorik gabe. Ni une batzuetan irabazi ninduen... bizitza modu desberdinetan bizi daiteke: ohikoena da gure ideietan murgilduta egotea, nahiz eta begiak eta belarriak adi eduki, ez gaude benetan errealitatean... Orainean bizitzeko saiakera egiten dut tarteka, baina ez dut ia batere eusten hor, egia esan. Zuk?
Gomendatzen dut liburu hau!
Madrilen bizi den euskal emakume gazte baten kontakizunak. Egiten dituen zenbait erreferentzia zinematografiko ez ditut ezagutzen, beraz ez dut dena ulertu, baina nahikoa bai, gozatzeko. Ez dut gehiago kontatu nahi. Lehen ipuinak eta azkena gustatu zaizkit gehien. Irakurri! ADI: nahiz eta protagonista bera izan eta garapen bat egon ipuinetan zehar, hau ez da nobela bat, ez dira kapituluak. Ipuinak dira eta arreta dezente (gehiegi batzuetan) eskatzen diote irakurleari.
Gizon baten bizitza ardatz hartuta Espainiako gerra zibila eta ondorengo hamarkada faxistak erakusten ditu komiki honek. Emakumeak gizonen desio objektu gisa deskribatzen dira ia kasu guztietan, era desberdinetan. Zalantza geratzen zait ea egileak hori gizarte matxista baten kritika gisa egin duen.
Antonio Altarribak bere aitaren bizitza jasotzen du, berak bizitu izan balu bezala, Maus komiki famatuan bezala. Bizipenak bestelakoak dira, noski.
Zahartzaroko dekadentzia deskribatu eta zahar-egoitzen kritika bat ere egiten du. Gogoan dut gastroenteritisak jota nengoela liburu hau irakurri nuenean. Bi egun neraman ezer jan gabe, ondo eta lasai gainera, goserik gabe. Eta pasarte batean agure kuadrila baten elkarrizketa kakaren ingurukoa da, eta zahartzaroan deskubritzen dela bizitzaren sekretua, errealitate sinplea: digestio hodi bat baino ez garela. Oso bitxia izan zen niretzat irakurketako momentu hori.
Historiako beste garai batera eramaten zaituzte kronikek. Euskara garbizalea nabaritu dut lehen kroniketan, adibidez. Asmatu ziren hitz haietako batzuekin. Baina ez zait deserosoa ere suertatu. "Oldoztu" hitzaren maiztasunak harritu nau, ez dakit asmatua den, "pentsatu" esan nahi omen du.
Koldo Izagirrek bildu ditu aurkitzeko zailak ziren testu (historiko + literario) hauek eta Berria eta Argian bertan egindako elkarrizketak interesgarriak dira. Baita Gorka Bereziartuaren hitzaurrea ere, kronikak balioesteko.
Kapitulu motz-motzak bezala dira, batzuk ez zaizkit gustatu, baina gehienak bai. Batzuekin flipatu ere egin dut (baina ez dut esan nahi zeintzuekin... 😄). Gomendagarria!
Ez dakit zergatik, uste nuen Danele Sarriugartek itzulia zela Frankenstein. Bilatu dut interneten eta ezetz iruditu zait, hau.izango.da euskaratuta dagoen edizio bakarra.
Ea ba, beste bat gehiago irakurri nahi ditudanen pilara! 😅