mikelgs (e)k Lucia Berlin(r)en Una noche en el paraíso irakurri nahi du

Una noche en el paraíso, Lucia Berlin
Hace pocos años, una colección de relatos de una escritora ya desaparecida y casi olvidada sacudió el panorama literario mundial. …
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Hace pocos años, una colección de relatos de una escritora ya desaparecida y casi olvidada sacudió el panorama literario mundial. …
@jogerka entzun izan dut AEBetan, nazio berria izanik, tradizio literario txikia zeukatenean liburu hau hartzen zutela beraien obra nagusitzat. Ez dakit estima hori mantentzen duen. Idazleak liburu bakarra idatzi izanak ere eman zion, antza, arreta gehiago liburu honi.
Liburuari izenburua eszena batetik datorkio, uste dut amets baten zatia dela. Bada, gogoan iltzatuta geratu zitzaidan eszena hori, polita iruditu zitzaidan.
Liburuari buruz ez dut ia beste ezer gogoratzen 😅
India (...) soberanía digital (...) movimientos de liberación nacional y la lucha por la autodeterminación...
— Utopías digitales, Ekaitz Cancela (30. orria)

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek …
Ez dut gogorik handirik Kritika bat idazteko... Gaurkoan iruzkina:
Gaztetan liburu hau irakurtzen saiatu izan nintzen eta gustatu ez, utzi egin nuen pare bat aldiz. Orain heldu diot eta, familiako izenak ikasi ondoren, harrapatu nau kontakizunak.
Karlistadetan murgildu nau liburuak, Sara izeneko gizona-k bezala, gerra gaitzesten duen Atxagaren nobela hura. Esango nuke hemen karlistak direla, gehiago, erridikulizatzen direnak.
Euskal mitologia, bestalde, inoiz ez zait asko interesatu, baina oraingo honetan gozatuarazi dit Irigoienen liburuak (hegaztiei buruzkoak, natura eta Mari...). Hala ere, trenari buruzko ikuspegi animista gehitxo iruditu zait, aurreko orakulu eta halakoen "sinesgarritasuna" galdu eta giro horretatik atera nau. Eta pertsonaien mundu ikuskera mitologikoa kristautasunarekin nahasten ari da, ulergarria, baina Dolorosa birjinari buruzkoak ere puf... gehiegitxo nire gusturako. Baina tira, horrela eta sinestunago ere bizi daitekeela jendea!
Gustatu zait orokorrean, baina amaiera aldean liburua bukatu zedin nahi nuela onartu behar dut.
"Zarea" agertzen da sarritan, Margariri hitz egiten dion narratzaileak (ez dakit nor den, Mari uste dut) hitz egiten duenean: "Oroitzen zarea egun gogoangarri hartaz?"
Hasieran tipografia akatsa zela pentsatu nuen, baina askotan ikusi dut gero. Protoeuskara-edo adierazi nahi izan ote zuen Joan Mari Irigoienek?
Bilintx liberala zen eta ni karlista: haren bertsoak entzuten nituenean ordea...
— Babilonia, Joan Mari Irigoien (179. orria)
Bilintx aipatzen da labur-labur, garai hartan murgildu nau berriz ataltxoak
Txarrenetik ere badago zer ikasi...
— Babilonia, Joan Mari Irigoien (162. orria)
Ze ona ataltxo hau, antiarrazismo eta gerraren aurkako mezuarekin.
Esana dut beldurti hutsa izan naizela ni (...) zerbait entzun eta ez entzun nahi izaten duenak entzunez eta berriro entzunez bukatzen du azkenean (...) Bai, beldurra amildegi bat da...
— Babilonia, Joan Mari Irigoien (35. orria)
Ze ederrak ume beldurtiari buruzko lerro hauek!
Eleberri historikoa da.
Eleberri honetan kontatzen da Garayalde familiaren istoria gerra Karlistaren garaian. Gerran zueden bi bando horiek, familian bertan egongo dira. Bi anai bikien arteko norgehiagokan maiorazgoa lortzeko.
Liburuaren hasiera konplikatua iruditu zait narratzaile eta pertsonaien arteko harremanak zeintzuk ziren argitu arte. Hiru narratzaile desberdin eta hainbat pertsonaiak daudelako.
Idazleak oso ondo kontatzen du deskribapenak erabiliz garai hartako bizimodua zein zen, ohiturak nolakoak ziren eta pertsonaien sentimenduak zeintzuk ziren.
Istorioa dinamikoa da, arin irakurtzen dena eta istorian murgiltzen zaituena.
@aldatsa ostra, bikain kokatu nauzu, eskerrik asko gomendioagatik 👌