mikelgs (e)k Narrazioak. puntuatu du: 2 izar

Narrazioak., Joseba Sarrionandia (Euskal literature -- 1)
Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait …
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait …
Ya dice el mismo Orwell que este libro no es una historia de la Guerra Civil, sino la historia de cómo él vivió la guerra y los sucesos de mayo de 1937 que desembocaron en la ilegalización del POUM. Un interesante relato de las vivencias de un inglés que se alistó "para combatir el fascismo" y vivió de primera mano la repercusión internacional de la propaganda soviética.
Izugarri gustatu zitzaidan ipuin hau (ez dakit ume bati gustatuko litzaiokeen, heldu bati behintzat bai).
K-pax filma ikusi baldin baduzue, antzekotasun batzuk badaude.
Gomendagarria!
@aldatsa baina benetan egiten ditu proposamen eraikitzaileak? Ze "desazkunde" kontzeptua ez zait inoiz motibagarria iruditzen.
Deseraiki, moteldu, utzi behar dena aipatzea ondo dago, baina pertsonok ez dakigu geldirik egoten. Zer garatu, zer indartu eta zer ugaritu ere aipatzen du?
@jogerka El poder del Ahora interneten oso erraz lortzen da, PDF behintzat seguru. Ez nuke dilemarik izango kasu honetan, egileari ez ordaintzeagatik. Liburu horren kostua aspaldi amortizatua eta irabaziak ere ez zituen txikiak izango. Bai, gomendatzeko modukoa da (gero norberak ikus dezala osorik irakurri nahi duen edo erdiarekin nahikoa duen). Ondo ibili oporretan!!

Gasteizko alde zaharrean egindako aurkikuntza batek herritarren gorpuzkiak Antso VI.a Jakitunak eman zuena, eta baita ezkutuko gertaera erabakigarri bat ere …
@jogerka nik hau irakurri nuen paperjale.eus/book/41632/s/el-poder-del-ahora Uste dut zuk aipatu duzuna bigarren partea-edo dela. Esango nuke nire familian irakurri dutela, baina lehenengoarekin nahikoa izan nuen nik.
Sarritan kritikatzen dira autolaguntza liburuak ezker politikotik, ez dutelako sufriarazten digun sistema kritikatzen. Ez dutelako gizartea antolatzera bultzatzen, baizik eta norbanakoen ardura gisa jartzen duelako sufritzea edo ondo funtzionatu eta bizitza konpontzea (psikologikoki izorratuta dagoen jendeari gainera...).
Ulertzen ditut kritika horiek, eta nik ez ditut mota horretako liburuak irakurtzen normalean, baina liburu honekin dezente flipatu nuen (gazte samarra nintzen irakurri nuenean). Sekta bateko burua izan liteke idazlea, arazorik gabe. Ni une batzuetan irabazi ninduen... bizitza modu desberdinetan bizi daiteke: ohikoena da gure ideietan murgilduta egotea, nahiz eta begiak eta belarriak adi eduki, ez gaude benetan errealitatean... Orainean bizitzeko saiakera egiten dut tarteka, baina ez dut ia batere eusten hor, egia esan. Zuk?
Gomendatzen dut liburu hau!
"Dringilin don, bataren gaitza, bestearen on"
"Askoren mina, txoroen atsegina"
"...hain zintzoa! (...) Egurmendiren emaztea izateko (nolakoari halako), ez ote zen ba..."
"Burdina ere, esan ohi den bezala, bero dagoenean jo behar da..."
"Txomin (txori bakoitzak bere habia amets) handiki haien artean, lotsati."
"Batek bere kokotsa eta beste batek bere begi-ondoa (...) goxatu zuten... Haginean min duenak, mingaina hara..."
"Nonbaiteko esaera zaharrak ere honela dio: susmo txarrak sortu itzazu eta asmatuko duzu"
"Badakigu ez direla urrezkoak izaten pitxi distiratsu guztiak, baina zenbat aldiz ahaztu izan zaigu usain txar guztiak ere... ez direla gorotzezkoak izaten?"
Askoz ere gehiago dago liburuan, etengabe erabiltzen dituen esamolde motz pila bat ez ditut jaso.