Ei zu, bai zu! Datorren asteburuan Getxoko komiki azoka dela! https://salondelcomicdegetxo.net/eus/informacion
Erabiltzailearen profila
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs(r)en liburuak
Irakurtzeko (174 guztiak ikusi)
Irakurrita (113 guztiak ikusi)
Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
@Bihar 😳😅 hori da hori egileari egurra ematea! Zergatik merezi du hori ba? 😬
@Alex a ze lana hartu duzun!! Ez ditut liburuak (ezta telebistakoa ere) ezagutzen, baina aipatzen duzuenok beti onerako egiten duzue!
Itzulpenari buruz... ez dakit ba... euskaraz spinno jartzea ere bazuen, ezta? Ze euskaraz "nahituta" ez da hain euskalkia... "Gura" daukat esateak behintzat izango zuen geografikoki zonalde batean bakarrik esatearen ezaugarria. Lera, irritsa... bazeuden beste hitz arraro batzuk euskaraz, irrika esateko. Euskaldun guztiok pixka bat (sozio)linguista garenez... hortxe nire iritzia! 😊
@Bihar kaixo Igor! Niri ere gustatu zitzaidan, ingelesez irakurri nuen. Gauza bat, Paperjalen duela gutxi hasi zarela iruditu zaidanez, abisu bat badaezpada ere: iruzkinak beharrean, Kritika gisa argitaratzen baduzu, mezua hobeto gordetzen da liburuaren azpian, denok ikusteko. Iruzkinak jarraitzaileek bakarrik ikusten ditugu, eta gainera denbora-lerroan atzera joan eta galtzen direla uste dut.
Besterik gabe, nahi baduzu probatu iruzkin berdinak egiten baina Kritika gisa (izarrak jartzea hautazkoa da). Zalantzarik baduzu, galdetu!
mikelgs (e)k Adolfo Bioy Casares(r)en La invención de Morel irakurri nahi du (Libro de bolsillo.)

La invención de Morel, Adolfo Bioy Casares (Libro de bolsillo.)
Un fugitivo de la justicia llega en un bote de remos a una isla desierta sobre la que se alzan …
mikelgs Radio Venceremos erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@radiovenceremos oh! Aspaldi bota nuen "airera", irakurri nahi nuela (horrela gordeta geratu zait erreferentzia). Baina ados, kasualitatez Iruñetik pasatzen banaiz, oso gutxitan gertatzen da zoritxarrez, agian jarriko naiz harremanetan zurekin!
PD: oraintxe hasi naiz zure podcasta entzuten! Itxura bikaina, segi horrela!!!
mikelgs (e)k Silvia Federici(r)en Caliban eta sorgina liburuaren kritika egin du
Liburu mardula
Lan itzela dago liburu honetan, baina ezin izan nuen irakurtzen bukatu, espero nuena baino mardulagoa zelako. Agian euskarazko itzulpena egin zitekeen arinagoa, ez dakit.
mikelgs (e)k Xabier Amuriza egilearen Hiztegi errimatua irakurtzen amaitu du

Hiztegi errimatua, Xabier Amuriza
Hiztegi errimatua 1981ean argitaratu zen lehan aldiz, Hitzaren kirol nazionala izeneko saiakerarekin batera, AEKren eskutik. Argitalpen hartan bi izenburuak liburuki …
mikelgs Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@Mendilarre Hori dut ulertua nik, bai! Horregatik iruditzen zait pena dela, idazteko hartutako lana liburuaren azpian gordeta gelditzen bada, etorkizunerako hobe.
Espero dut zuzen esaten ibiltzea, lauzpabost pertsonari lata eman baitiot! 😂😅
Kritika hitza itsusiagoa da, bai, baina tira. Iruzkin bat izan dadila idatzitakoa eta listo, ezta? 😄
Besterik gabe, ondo segi Iñigo!
mikelgs Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@Mendilarre agian Kritika gisa argitaratu nahi zenuen? (Badaezpada ere diot). Apuntatu dut irakurtzeko!
mikelgs (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da irakurri nahi du

Oso latza izan da, Xabier Mendiguren Elizegi
1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …
mikelgs MirenSorne erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@MirenSorne aupa! Egunen batean zalantzarik baduzu, galdetu niri nahi baduzu (edo.Mastodonen ere laguntza jasoko zenuke noski). Pare bat gauza gomendatzen dizkizut:
- Zure avatar edo profil irudia gehitu! 😄
- Paperjalen liburuei buruzko iruzkinak denbora-lerroan behera galtzen direnez, Kritika gisa argitaratu zure komentarioa, nahi baduzu. Horrela liburuaren azpian gordeta geratzen da guztiontzat, etorkizunerako.
- Mastodonen zaudelarik, bilatu zure paperjale erabiltzailea eta jarraitu. Kanpaitxoari 🔔 eman baita ere, horrela Paperjalen zerbait egiten duzunean abisua jasoko duzu Mastodonen (eta bultzada ematea eroso izango zaizu).
Bueno hiru izan dira 😊, ez bada momentu egokia zuretzat, ez egin kasurik lasai! Lagundu beharrean beldurtzeko arriskua dago batzuetan 👍
mikelgs Kortabarria ★ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mrkortabarria aupa! Bai, ezta? Malgutasunez nigatik. Ze bestela zerrenda bat egin beharko litzateke saiakerentzat, beste bat nobelentzat...
Ondo iruditzen naiz "euskal memoria historikoa" zerrendan denetarik egotea, gai hori izatea ardatza, eta norberak erabaki dezala hortik zein liburu mota interesatzen zaion irakurtzeko.
Niretzako erreferentzia bat zara liburu politikoei dagokienez! Ondo segi!!
"Ez nuke inola ere nahi nire poemak biktimismoaren erakustaldi bat izatea. Gaur egungo literatura askoren ezaugarri amorragarri bat norberaren estutasunez harrotzeko joera da", Seamus Heaney.









