Kritikak eta Iruzkinak

Mikel Iturbe

miturbe@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Aiora Urbieta Eizagirre: Geure gorputzean eta etxean burujabe (Paperback, euskara language, Elklar) izar 1

Gero eta gehiago, besteek egindako produktu eta teknologien menpeko gara, baina gero eta gehiago dira, …

Alternatibak bai, seguruak ez diren errezetak ere bai.

izar 1

Liburutegian liburua ikusi eta atentzioa deitu zidan. Etxean eginiko garbiketa produktuak, kontserbak, edariak... proposatzen ditu liburuak. Hala, aukera bat ematea erabaki nuen, nik ere interesa baitaukat horrelako gai batzuetan.

Liburuak urtaroka antolatzen ditu egin ditzakegun gauzak, hainbat esparru jorratuz (etxea goxatzekoak, sukaldean egitekoak, garbigarriak...). Adibidez, udaberrian, etxea goxatzeko zakutxo naturalak egitea gomendatzen du, eta horiek egiteko argibideak eman.

Orokorrean, itxura ona zuen, baina pare bat errezetetara heltzean (olio pikantea, eta piper morroiak oliotan) irakurri ahal izan nuen bertan gomendatzen ziren kontserbetarako argibideak ez zirela seguruak osasun aldetik. Zergatik? Baratxuria oliotan sartzeak epe luzerako, hozkailuan ez badago edota tratamendu termiko oso beroa ez bazaio aplikatzen, ez da segurua eta botulismoa garatu dezake (ez, maria bainuan esterilizatzea ez da nahikoa). Ez dakit, gainontzeko kasuen kasuan, errezetak seguruak diren edo ez. Beste kasu bat aipatzearren, kontserbek pH azidoa izatearen garrantzia aipatzen du liburuak, baina ez du esaten ez nola neurtu, ezta nola lor …

(e)k Paco Roca(r)en Zimurrak liburuaren kritika egin du

Paco Roca: Zimurrak (Hardcover, Euskara language, Astiberri) 5 izar

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok (bankuko exekutibo izandako gizona), eta familiak zaharren egoitza …

Zimurrak

5 izar

Beste behin, Paco Rocaren maisulana. Zahartzaroa eta alzheimerra moduko gaiak ikutzen dituena, egoitza bateko egunerokotasuna erakutsiz, bertan sartu berri den banketxe zuzendari ohi baten pausuei jarraiki. Hasi eta amaitu azkar egiten den liburua da, baina horrek ez du arina bihurtzen, errealitatea aurrez aurre jarri eta hunkituarazteko modukoa baita.

(e)k Benjamín Labatut(r)en Un verdor terrible liburuaren kritika egin du

Benjamín Labatut: Un verdor terrible (2020) 3 izar

Las narraciones incluidas en este libro tienen un hilo conductor que las entrelaza: la ciencia, …

Aurkikuntza distiratsuen (fikziozko) itzal luzeak

3 izar

Narrazio sorta bat da liburu hau. Bertan, XX mendeko lorpen zientifiko nagusi batzuen (Bosch-Haber prozesua, ABC kongetura, mekanika kuantikoa...) kontaketa egiten du, fikzio maila desberdinak erantsiz istorio bakoitzari. Narrazioek asko jokatzen dute istorioen "albo-kalteekin", izan lortutako asmakizunen edo hauen deribatuen aplikazio beldulgarriak, edo izan asmatzaileek ordaindutako prezio pertsonal altua.

Orokorrean, irakurgai entretenigarria da, erraz eta gustura irakurtzen dena. Gustatu zait. Hori bai, argi izan behar da istorioek badutela fikzio osagai garrantzitsua (eta sentsazionalismo pixkat?) , nahiz eta termino eta kontzeptu zientifikoak eta hauen azalpenak egokiak izan.

(e)k Olga Tokarczuk(r)en Los libros de Jacob liburuaren kritika egin du

Agata Orzeszek Sujak, Ernesto Rubio, Olga Tokarczuk: Los libros de Jacob (Paperback, Editorial Anagrama) 5 izar

Hildako Europa baten argazkia, mesias judu baten bizitzatik abiatuz

5 izar

Zaila egiten zait liburutzar honen kritika egitea. Olga Tokarczuk nobel saridunaren "obra magna" modura deskribatua izan da.

Funtsean, XVIII mendean bizi izandako Jacob Frank mesias juduaren bizitzaren istorio fikzionalizatua da, batez ere Poloniar Lituaniar Batasunean gertatzen dena (gaur egun Ukrainako lurrak direnetan). Dena den, pausu azkar eta literatura arina duten fikzio historikoko liburu bat gehiago espero duen irakurleak beste zerbait aurkituko du. Irakurketa egiteak esfortzua eskatzen du. Toki eta pertsonaia asko jorratzen dituen liburua da eta batzuetan zaila izaten da hariaren jarraipena egitea. Nire kasuan, bigarren laurdenean batez ere.

Jacob-en bizitzaren kontakizuna egiten duen liburua da, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Jada desagertua den Europa bateko geografia eta gizartearen argazkia da, eta erlijoaren (ez bakarrik judaismoa), politikaren eta filosofiaren inguruko hausnarketak ditu, nobela hau epiko bihurtzeraino. Irakurri dudan libururik onenetarikoa, zalantzarik gabe, nahiz eta hilabeteetako esfortzua eskatu didan.

(e)k Paco Roca(r)en El invierno del dibujante liburuaren kritika egin du

Paco Roca: El invierno del dibujante (Hardcover, 2010, Astiberri) 4 izar

Paco Roca investiga en El invierno del dibujante la salida de los autores estrella de …

I fought the publisher and...

4 izar

Frankismo garaian Bruguera argitaletxetik atera eta proiektu propioa sortu zuten 5 irudigileren historia kontatzen duen komikia da hau, garai horretako moldeekin apurtuz bide propioa egiten hasi nahi izan zutenak. Beraz, liburu hau, Espainiar estatuko komikigintzaren historian ezezaguna zitzaidan momentu baten kontakizuna da, komikian. Paco Rocaren irudigintza bikainarekin, sentsazioak eta bestelakoak bikain islatuz. Erraz irakurtzekoa.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Harreman ezkutu bat(zueta)tik abiatuz, maitasunaren inguruko hausnarketa

4 izar

Gustura irakurri dut. Oso ondo zer espero ez nekiela hartu nuen liburua eta hasieran pixkat kosta ondoren gustura jarraitu dut. Istoriotik abiatuta, maitasun eredu desberdinen inguruan pentsaraztea du helburu eleberriak. Batzuetan identifikatuta sentiarazten, beste batzuetan guztiz kontrakoa... pentsaraztearen helburua betetzen du, behintzat.

Gustura ibili naiz baita erreferentziatzen dituen arte lanei buruz ikasten. Zoritxarrez, kasu batzuetan larregi gustatu eta liburua utzita denbora eman dut lan horiei buruz ikasten. Hala, etenaldi nahikotxo izan ditut, irakurketa fluxua oztopatuz. Hori bai, gauza berriak pozik ikasteko etenaldiak.

Hori bai, "Excel" programari erreferentziak "Excell" modura irakurtzeak, aitortzeko prest nagoen baino min gehiago egin dit begietan.

(e)k Éric Vuillard(r)en El orden del día liburuaren kritika egin du

Éric Vuillard: El orden del día (Paperback, 2014, Tusquets) 5 izar

Gerra aurreko egunetako nazismoaren petite histoire

5 izar

Hitler eta nazismoaren historia ezaguna da, eta askotan irakurri/ikusi/entzun izan dugu horren inguruan. Vuillardek ordea, zerbait berria eta desberdina ekartzen digu. Anekdota, momentu jakin batzuen kontakizuna. Alemaniako industriagizon garrantzitsuenekin bilera sekretua Reichstag-ean, Ribbentropen bazkaria Erresuma Batuko Lehen Ministro zen Chamberlainekin, Austriako Anschluss-arekin lotutako hainbat istorio... Paralelismo argiak ikusi dizkiot Lenotreren Napoleonen liburuarekin.

Oso gomendagarria. Laburra ere bada, azkar irakurtzekoa.

Ikasi dudan datu kurioso bat: Ribbentrop, tartean enbaxadore zela Erresuma Batuan. Chamberlainen jabetza zen etxe batean bizi zen.

(e)k Paco Roca(r)en Etxea liburuaren kritika egin du

Paco Roca: Etxea (Hardcover, Euskara language, Astiberri) 5 izar

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe …

Istorio "normal" baten errelatu bikaina

5 izar

Irakurtzen dudan Rocaren lehenengo komikia da hau. Gomendatutakoa izanik, liburutegian hartu eta irakurtzen hasi eta bukatu dut. Bikaina iruditu zait, bisualki eta gidoi aldetik. Hiru neba-arrebek aita zenaren bigarren etxea saltzeko prestatzen hasten direnean hasten da istorioa. Horrek azaleratuko ditu seme-alaba bakoitzak etxe horrekin, aitarekin, eta euren artean izandako dinamika desberdinak.

Epopeia handi eta epikoetan beharrean, batzuetan, istorio hunkigarrienak ia gu guztion bizitzako detaileetan aurki dezakegu: denbora iragatea, iraganeko gu-arekiko harremana, gurasoekiko harremana, gurasoen heriotza... Etxea-k istorio arrunt horietako batzuen ezohiko bikaina egiten du.

Gomendagarria, oso.

(e)k Christopher Clark(r)en Iron Kingdom liburuaren kritika egin du

Christopher Clark: Iron Kingdom (Hardcover, Belknap Press) 4 izar

Prusiako historia interesatuz gero, oso gomendagarria

4 izar

Ez daukat askorik esateko. Liburuaren izenburua nahiko deskriptiboa da: Prusiaren historia kontatzen du hasierako Brandenburgoko kondeetatik hasita 1947an 2MG-ko indar aliatuek desegin zuten arte. Egia esan, detaile eta historia orokorraren arteko ekilibrio egokia egiten du, eta ez dut detaile askorik faltan sumatu, ezta astuna egin (jakinda ze eratako liburua den, noski).

Fokua Prusia barruko historian jartzen du. Hala, erlijioak, talde sozialek eta horrelako kontuek daukate pisu handiagoa, ezagunak izan ahal zaizkigun bataila handiak baino. Orokorrean, oso ondo idatzita dago eta jarraitzeko oso erraza da eta detaile interesgarriak kontatzen ditu.

Nire anekdota gustukoenetako bat: Marxen Rheinische Zeitung egunkaria ezin izan zen egun batez argitaratu, inprentako langileak Frederiko Gilen IV.aren bisita ikustera joan zirelako

(e)k Eneko Barberena Mondragon(r)en Suak erreko ez balu liburuaren kritika egin du (Amaiur)

Eneko Barberena Mondragon: Suak erreko ez balu (Paperback, euskara language, 2023, Txalaparta) 5 izar

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta …

Landan girotutako nobela beltz klasikoa

4 izar

Nobela beltz klasikoaren osagai asko dituen eleberria da hau: ikertzaile independentea, kolore guztietako polizia ustelak, kanpotik ikusteko zailak diren pertsonaien arteko dinamikak, eguraldi goibel eta iluna, detaileekiko ikusmira... gustura irakurtzeko modukoa. Hasieran lasaiago hasten den arren, abiada itzela doa hartzen nobela eta trama konplikatzen doan heinean kostatu egiten da liburua uztea. Bukaerarantz hari desberdinak fin josten ditu Barberenak, liburuari amaiera borobila emateraino. Aezkoa apenas ezagutzen duen irakurle honi, paraje hori gehiago ezagutzeko gogoa eman dit.

(e)k Joe Sacco(r)en Historias de Bosnia liburuaren kritika egin du

Joe Sacco: Historias de Bosnia (2016, Planeta Cómic) 3 izar

En el presente volumen, que recopila El mediador y El final de la guerra, el …

Sarajevoko atzegoardia

3 izar

Aurrekoan aipatu nuen komikiak irakurtzeko ohiturarik ez neukala, baina hau liburutegian aurkitu eta egile beraren "Palestina" komikia aspaldi irakurri nuela gogoratuta, hartu egin nuen.

Liburu honek, egileak Bosniako gerran Sarajevon atzegoardian bizitako bizipenekin hiru istorio desberdin batzen ditu: kazetariei behar dutena (frontera bisita, elkarrizketak, parrandak...) lortzeko lan egiten duen bitartekariarena (gerra hasieran Bosniako gobernua eta unitate militarretako jauntxoen arteko gatazka oso ondo adierazten duena), minen unitate baten lan egiten duen Soba artistarena, eta Karadzic-ek Gabonetako meza bateko bisitaren inguruan eta gerraren amaierak Sarajevon izandako eraginaren inguruan ardaztutako istorioa.

Gustura irakurri dut, eta baditu momentu gogoangarriak eta bisualki momentu batzuk oso ondo daude islatuta (beste batzuetan agian, "kargatuegi" niretzat) baina ez da ezta bereziki markatu nauen liburua. Gaia (atzegoardia, Bosniako gerra...) interesgarria egiten bazaizu, edota Saccoren beste liburu batzuk gustatu bazaizkizu, eman aukera bat.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Koloreek eta historiak bat egiten duten istorioa

5 izar

Asko gustatu zait. Egia esan, komikiak irakurtzeko ohitura handiegirik ez dut, baina bat hartzen dudanean gustura irakurtzen dut, bereziki honen modura maisulan bat kontsideratu daitekeenean. Nabaritzen da atzean lan eskerga duela.

Kontakizun jarraitua baino, Laboaren bizitzako hainbat une/kontakizun/amets/interpretazio... kontatzen dituen liburua da, era bikainean. Kontakizuneko toki bakoitzeko kolore-paleta desberdindua erabiliz, pertsonaien koloreekin jolastuz, Laboaren abestiei erreferentzia egiten dieten interludio horiekin (denak identifikatzerik bai? ;)... bisualki espero ez nuen bikaintasuna ikusi diot. Istorio aldetik ere, bikaina, baina alde horren maila bikaina izatea, nolabait, aldez aurretik espero nuen.

Gomendagarria, zalantzarik gabe.

(e)k Michal Zalewski(r)en Practical Doomsday liburuaren kritika egin du

Michal Zalewski: Practical Doomsday (2022, No Starch Press, Incorporated) 4 izar

Apokalipsi totala ez den gertakarietarako prestatzen

4 izar

Autorea ezagutzen nuen, informatikaria eta nire interesekoak diren gai batzuetan aditua den heinean. Oraingoan, Zalewskik, segurtasun informatikoa alde batera utzi eta prepping-ari buruzko liburua idatzi du. Bere idazketa estiloa gustukoa izanik, eta nahiz eta prepping-arekin interes askorik ez izan, aukera eman diot liburuari, eta pozten naiz eman izanaz. Egia esan, prepping-aren kontua nahiko modan dago orain, baina nahiko arrotza izan naiz mundu horrekiko daukan kutsu horregatik (bortxaren inguruko erretorika, konspirazioa, indibidualtasun muturrekoa...).

Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago …