Nobela beltz klasikoaren osagai asko dituen eleberria da hau: ikertzaile independentea, kolore guztietako polizia ustelak, kanpotik ikusteko zailak diren pertsonaien arteko dinamikak, eguraldi goibel eta iluna, detaileekiko ikusmira... gustura irakurtzeko modukoa. Hasieran lasaiago hasten den arren, abiada itzela doa hartzen nobela eta trama konplikatzen doan heinean kostatu egiten da liburua uztea. Bukaerarantz hari desberdinak fin josten ditu Barberenak, liburuari amaiera borobila emateraino. Aezkoa apenas ezagutzen duen irakurle honi, paraje hori gehiago ezagutzeko gogoa eman dit.
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mikel Iturbe(r)en liburuak
Irakurrita (207 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Mikel Iturbe (e)k Eneko Barberena Mondragon(r)en Suak erreko ez balu liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Mikel Iturbe (e)k Joe Sacco(r)en Historias de Bosnia liburuaren kritika egin du
Sarajevoko atzegoardia
3 izar
Aurrekoan aipatu nuen komikiak irakurtzeko ohiturarik ez neukala, baina hau liburutegian aurkitu eta egile beraren "Palestina" komikia aspaldi irakurri nuela gogoratuta, hartu egin nuen.
Liburu honek, egileak Bosniako gerran Sarajevon atzegoardian bizitako bizipenekin hiru istorio desberdin batzen ditu: kazetariei behar dutena (frontera bisita, elkarrizketak, parrandak...) lortzeko lan egiten duen bitartekariarena (gerra hasieran Bosniako gobernua eta unitate militarretako jauntxoen arteko gatazka oso ondo adierazten duena), minen unitate baten lan egiten duen Soba artistarena, eta Karadzic-ek Gabonetako meza bateko bisitaren inguruan eta gerraren amaierak Sarajevon izandako eraginaren inguruan ardaztutako istorioa.
Gustura irakurri dut, eta baditu momentu gogoangarriak eta bisualki momentu batzuk oso ondo daude islatuta (beste batzuetan agian, "kargatuegi" niretzat) baina ez da ezta bereziki markatu nauen liburua. Gaia (atzegoardia, Bosniako gerra...) interesgarria egiten bazaizu, edota Saccoren beste liburu batzuk gustatu bazaizkizu, eman aukera bat.
Mikel Iturbe mikelgs :mastodon: ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs@mastodon.eus Eskerrik asko ohartarazpenagatik. Zati horrek ez zuen hor egon behar. Bide batez, nahiko kaxkar zeuden pare bat esaldi ere berridatzi ditut.
Mikel Iturbe (e)k Jakobian eraikina puntuatu du: 4 izar
Mikel Iturbe (e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du
Koloreek eta historiak bat egiten duten istorioa
5 izar
Asko gustatu zait. Egia esan, komikiak irakurtzeko ohitura handiegirik ez dut, baina bat hartzen dudanean gustura irakurtzen dut, bereziki honen modura maisulan bat kontsideratu daitekeenean. Nabaritzen da atzean lan eskerga duela.
Kontakizun jarraitua baino, Laboaren bizitzako hainbat une/kontakizun/amets/interpretazio... kontatzen dituen liburua da, era bikainean. Kontakizuneko toki bakoitzeko kolore-paleta desberdindua erabiliz, pertsonaien koloreekin jolastuz, Laboaren abestiei erreferentzia egiten dieten interludio horiekin (denak identifikatzerik bai? ;)... bisualki espero ez nuen bikaintasuna ikusi diot. Istorio aldetik ere, bikaina, baina alde horren maila bikaina izatea, nolabait, aldez aurretik espero nuen.
Gomendagarria, zalantzarik gabe.
Mikel Iturbe (e)k Michal Zalewski(r)en Practical Doomsday liburuaren kritika egin du
Apokalipsi totala ez den gertakarietarako prestatzen
4 izar
Autorea ezagutzen nuen, informatikaria eta nire interesekoak diren gai batzuetan aditua den heinean. Oraingoan, Zalewskik, segurtasun informatikoa alde batera utzi eta prepping-ari buruzko liburua idatzi du. Bere idazketa estiloa gustukoa izanik, eta nahiz eta prepping-arekin interes askorik ez izan, aukera eman diot liburuari, eta pozten naiz eman izanaz. Egia esan, prepping-aren kontua nahiko modan dago orain, baina nahiko arrotza izan naiz mundu horrekiko daukan kutsu horregatik (bortxaren inguruko erretorika, konspirazioa, indibidualtasun muturrekoa...).
Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago …

Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago bereziki bideratuta, nahiz eta mezu gehienak orokorrak izan.
Mikel Iturbe (e)k Practical Doomsday puntuatu du: 4 izar
Mikel Iturbe (e)k Michal Zalewski(r)en Practical Doomsday(r)i buruzko iruzkina egin du

Mikel Iturbe (e)k William King(r)en Daemonslayer (Gotrek & Felix) liburuaren kritika egin du
Denborapasarako fantasiazko liburua
3 izar
Ez naiz Warhammer munduaren oso zale ez ezaguna. Baina galduta zeuden pare bat liburu aurkitu nituen eta espero baino entretenigarriagoak izan dira (beste munduko ezer izan gabe). Fantasiazko abentura liburu klasikoa, erraz irakurtzekoa, eta orain dela 20 urte pasatxoko espero daitekeen fantasiazko liburu baten klitxe guztiak betetzen dituena (onak, eta txarrak).
Mikel Iturbe (e)k Nell Leyshon(r)en Esnearen kolorekoa liburuaren kritika egin du
Laburra bezain bikaina
5 izar
Apalean nuen gordeta zenbait astez, azkenean, irakurtzen animatu eta egun bakarrean hasi eta amaitu nuen. 1830 inguruko Ingalaterran bizi den neska nerabe baserritar baten istorioa da, pertsonaiak berak, Mary, idatzia. Liburu hasieran Mary analfabetoa den arren, alfabetatzea lortzen du istorioan zehar. Lehen orrian bertan erreferentzia egiten dion gertakari bat da liburuaren abiapuntu ("zer gertatu zen kontatu nahi dizut baina tentuz ibili behar dut ez joateko zalapartaka"). Gertakari horretaraino heltzeko "hasieratik" hasten du kontakizuna Maryk, XIX mendeko landa-bizitzaren gogortasunetik abiatuz. Freskoa, idazteko estilo oso partikularrarekin, erraz irakurtzekoa eta hala ere, sakona eta bikaina. Aldasororen itzulpena ere, kategoriakoa. BERRIAn Miren Garaten esan bezala, amaierara arte irakurri beharreko istorioa: www.berria.eus/kultura/amaierara-arte-irakurri-behar-den-istorioa_1233085_102.html
Mikel Iturbe (e)k ʿAlāʾ al- Aswānī egilearen Jakobian eraikina irakurtzen amaitu du
Mikel Iturbe (e)k Eider Rodríguez Martin(r)en Eraikuntzarako materiala liburuaren kritika egin du
Review of 'Eraikuntzarako materiala' on 'Goodreads'
5 izar
Liburua gomendatu zidaten orain dela hilabete batzuk. Hala, gomendio horrez gain beste ezer jakin gabe (ezta sinopsiko testua) ekin nion liburuari. Bikaina iruditu zait. Egilearen aitaren bizitza, heriotza eta haien arteko erlazioa da liburuaren ardatza. Alkoholak guztiz baldintzatutako ardatza, izan ere.
Egunkari modura dago idatzita, erraz irakurtzen da. Uste dut idazketa estilo honekin bete-betean asmatu duela Rodriguezek.
Gomendatzeko modukoa, zalantzarik gabe.
Mikel Iturbe (e)k Last Argument Of Kings puntuatu du: 5 izar

Last Argument Of Kings, Joe Abercrombie (The First Law, #1)
The King of the Union lies on his deathbed, the peasants revolt, and the nobles scramble to steal his crown. …